Liburuan elkar banatzen dituen 50 hausnarketek gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantzia erakusten dute


Cristina Romeak Actitudes sociales izeneko saiakera argitaratu berri du. Idazkera gogoetatsu bat erakutsiz, Gasteizen bizi den egile katalanak bere bizi esperientziak hartzen ditu berriro oinarritzat, bere hezkuntza eta gizarte inguruarekin harremana dutenak, lana osatzen duten 50 hausnarketak biltzeko.

Saiakera formatu digitalean dago eskuragarri Amazon-en. Halaber, egileak astero elkar banatzen ditu edukiak bere irakurleekin bere blogean.

Romeak gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantziari buruz ohartarazten gaitu gizarte osasuntsu eta anitzen alde egiteko. Horretarako funtsezkoa da hezkuntza norbanako mailan.

 

Actitudes sociales saiakeran Cristina Romea “krisi” hitzaren esanahi ezberdinak aipatuz hasten da eta berak gaur egun gertatzen ari dela uste duenarekin erlazionatzen ditu: ohiko mutazio bat. Horrela azaltzen du hitzaurrean.

Gure herrialdean hamarkada bat inguru daramagu galera materialak ikusten. Enplegu falta dela eta sufrimenduak, etxegabetzeek eta txirotasunaren hazkuntzak beldur handia sortu dute gure gizartean. Mugimendu guzti hauek besteen minarekin kontzienteago izatea eragin dute. Enpatia gure larruan bizitzen dugun unean hasi zen agertzen, edota guregandik gertu dagoen norbaiten larrutan, egonkortasuna ematen zigun horren galera materiala. Egoera berri honen aurrean, sufrimendutik irteteko bizitza fokatzeko modu berriak sortzen hasi ziren: ikasitakoa ahaztu berriro ere ikasteko, existentziari zentzua emanez. Horrela ba, ekonomikoa deituriko krisialdiak giza kontzientzian aldaketa bat eragiten ari duela esan daiteke. Mutazio bat. Gaur egun besteengandik jasotako jarreren artean bizi gara, ego lehiakortasunean eta hazkuntza indibiduala eta kolektiboa sustatzen duten jarrera berrietan oinarritua. Biak dira bateraezinak, baina aldaketa guztiak progresiboak dira. Aldaketa egoerei aurre egiteko bide bakarra dago. Gu geurekiko, gure seme-alabekiko eta gizarte osoarekiko dugun arduratik aurre egiteko. Bide horrek izena du: Gure jarreren gaineko Kontzientzia Hartzea.