IRAZOKIK ‘ORQUESTA DE DESAPARECIDOS’, BERE PROSAZKO OLERKI LIBURU BERRIA AURKEZTU DU
- Xehetasunak
Francisco Javier Irazokik ‘Orquesta de desaparecidos’ bere liburu berria aurkezten du egunotan, 51 testu laburrek osatzen dutelarik obra hau. Liburuak 2006ean ‘Los hombres intermitentes’-rekin hasi zuen prosazko testu laburren bildumari jarraipena ematen dio eta hirugarren emanaldia izango da. Aurkezpenak asteartean, urriak 20, 19,30etan hasiko ditu Irazokik Donostian, Lagun Liburu dendan, Jorge G. Arangurenekin batera. Hurrengo egunean, 19,00etan Iruñeko Elkar liburu dendan (Golem) izango da, Consuelo Alluérekin.
Ostegunean, urriak 22, bigarren aurkezpena Iruñean, Auzolan liburu dendan 19,45etan, Tomás Yerrorekin batera. Ostiralean, 19,30etan, Lizarrako Udal Liburutegian, Angel de Miguelekin. Eta azkenik, larunbatean, urriak 24, 29,00etan Lesakako Udaletxean, Zaza Rodríguezekin.
AEE/EIE-ren 2. Jardunaldia. Egileek ikusgarritasuna lortzeko Gabriel Pena i Ballesték emandako tailerraren bideoa
- Xehetasunak
AEE/EIE-ek irailaren 19an Bilbon antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldia, ‘Vivlios’ start up-aren sortzaile Gabriel Pena y Ballestéren hitzaldiarekin amaitu zen.
Bertaratu zirenei mundu digital berrian ikusgarritasuna lortzeko oinarriak ezagutzera emateko tailerra garatu zuen Gabrielek. Bere hitzaldian ziurtatu zuenez “jendeak zu irakurtzeko, zu ikustea lortu behar duzu”. Kanal analogikoetatik “egileen %1ak bakarrik eman dezake aditzera bere obra” nabarmendu zuen ere, bai eta azpimarratu “iritsi nahi den jendea identifikatzearen garrantzia, interesatzen ez bazaie, ez baita posible haiek konbentzitzea”.
Bideo honetan hitzaldi guztia jarraitu daiteke.
AEE/EIE-REN 2. JARDUNALDIA. ‘NON AURKITU BILATZEN DUDANA’ ELKARRIZKETAREN BIDEOA
- Xehetasunak
Blanca Rosa Roca (Roca Editorialeko Zuzendari eta Fundatzaile), Fernando Marías (Idazlea) eta José Luis Remírezen (‘¿Qué libro leo?’-ko Zuzendari) arteko elkarrizketa izan zen AEE/EIE-ek irailaren 19an Bilbon antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldiaren beste ekitaldietako bat.
Beatriz Celayak (Biografías Personales-eko Zuzendaria) moderatzaile lanak egin zituen hiruko hitzaldi honetan, non argitaletxeek egun bilatzen dutenaren, autoedizioaren gorakadaren, literatura agente bat edukitzearen beharraren edo José Luis Ramírezek ziurtatu zuen moduan “irakurle baino egile gehiago dituen herri bat bilakatzeko arriskuaren” inguruan mintzatu ziren.
Bideo honetan hitzaldi guztia jarraitu daiteke.
AEE/EIE-REN 2. JARDUNALDIA. ‘PROMOZIOAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK’ BURUZ BURUKOAREN BIDEOA
- Xehetasunak
Sira Coll, Ediciones Grupo Planetako Deusto eta Península Ediciones-eko komunikazio arduradunak eta Iñaki Esteban, El Correoko kazetaria, idazlea eta Gutun Zuria-ko fundatzaile eta aholkulariak, buruz burukoa egin zuten AEE/EIE-k antolaturik irailaren 19an Bilbon egin zen ‘Egilea argitalpen mundo berrian’ jardunaldiaren baitan. Ekitaldia Pedro Ugarte idazleak moderatu zuen.
‘Promozioaren oinarrizko printzipioak’ debate honen izenburua izan zen eta bertan Sira Collek “Internet aroan, denok garela kritikoak eta literatura emaleak” nabarmendu zuen. Sare sozial eta literatura blogen balioa goraipatu zuen, argitaletxeentzako beharrezkoak direla esanez eta ongi erabiltzen dituzten egileei argitaletxeek ‘premium’ trataera ematen dietela.
Iñaki Estebanez esan zuenez “literatura kritikoa bata edo besteari onura ematen ari denaren susmoa igartzen zaio”. Argitaletxeei dagokienez, liburu promozioetarako hiri hierarkia bat ezarri dutela esan zuen, non Bilbo maila baxuan dagoen.
Bideo honetan hitzaldi guztia jarraitu daiteke.
AEE/EIE-REN 2. JARDUNALDIA. ‘LIBURUTEGIAK ARO DIGITAL BERRIAN’ ELKARRIZKETAREN BIDEOA
- Xehetasunak
Imano Agotek (Kultura, Gaztedi eta Kirol Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza) eta Elisa Yustek (kultura eta irakurketa aholkularia) hitzaldi honetan parte hartu zuten irailaren 19an Bilbon egin zen AEE/EIE-ak antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldiaren baitan. Imanol Agotek liburutegiek bizitzen ari dituzten baldintza berriak nabarmendu zituen, bildumatik konexiora pasa baitira, eta aro digital honetan erronka bat bota zuen: “liburutegi publikoak eskola liburutegiekin estuago lotu”. Elisa Yustek azpimarratu zuenez, “autoargitaratuek etorkizuna dute, ezagutzera ematen dituzten irakurketa klubak dituzten liburutegietan”. Bai eta gaineratu garrantzitsua dela liburutegizainek leihatilaren beste aldean daudenei, erabiltzaile batek merezi duten trataera ematen hastea.
Bideo honetan hitzaldi guztia jarraitu daiteke.