JAVIER GIL DIEZ-CONDEK HIRU ANTZEZLAN BILDU DITU ‘MEMORIA DE FARSA JARANERA’ LIBURUAN
- Xehetasunak
Liburua urriaren 30ean, ostirala, aurkeztuko da 19’30etan, Irungo Pío Baroja Institutuan (Elkano kalea z/g), irakaskuntza zentroaren berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez. Aurkezpenean Xabi Puerta idazle eta dramagilea eta Xabi Soret aktorea edukiko ditu lagun egileak.
Tabula Rasak argitaratutako Javier Gilen lan hau ‘Teleogonía’, ‘¿Quién teme a Lisístrata? Eta ‘Farsa del eterno paraíso’ antzezlanek osatzen dute.
Liburuaren kontrazalean azaltzen denez “gutxi dute ikustekorik bere egilearen bereizgarri den komedia esperpentikoarekin, zenbait detaile, aspektu puntual edo pertsonaia batzuen noizbehinkako ezaugarrietan izan ezik agian, zeintzuk, zalantzarik gabe, irakurle trebeak ikusten jakingo dituen”.
RICARDO UGARTEREN ‘MEMORIAS DE SIDI IFNI’ LIBURUAREN AURKEZPENA
- Xehetasunak
Ricardo Ugarteren liburua egileak eta Julia Otxoa idazleak aurkeztuko dute astelehenean, urriak 26, 19,30etan Donostiako Koldo Mitxelena Kultura Zentroan.
Testuan, Ricardo Ugarte idazle eta eskultoreak, Sidi Ifnin, Mendebaldeko Afrika Espainiarra deiturikoan egindako zerbitzu militarrean bere partaidetza ekartzen du gogora. Garai horri Ugartek “gerra ezkutua” deitzen dio, “babesgabea eta basamortu aitzinean gerrarako prest” zegoen lur hartan, “1958 geroztik suetena egon baitzen Marokorekin baina alerta orokorrean jarraitzen genuen”.
Berrogeita hamar urte geroago “lagun zaharrek istorio ezezagun honi buruz idaztera bultzatzen ninduten. Gaur, emandako hitza betetzen dut era laburrean, infernuan denboraldi hura elkar banatu genuen kamarada haien omenez, horietako asko desagerturik”.
JUAN MANUEL URÍAK ‘DOS POR LA MAÑANA’ AFORISMO LIBURUA ARGITARATU DU
- Xehetasunak
Juan Manuel Uría idazte eta poeta errenteriarrak ‘Dos por la mañana’ (El Gallo de Oro Ediciones) argitaratu berri du, Pablo Gallo margolariaren marrazkiak lagun dituen aforismo liburua.
‘Dos por la mañana’-ko aforismoak, bere egilearentzako, “izpirituari zuzenduriko kapsula txikiak bezalakoak dira. Eta, azal-hegalean dioen bezala: Aforismoa azenarioaren oso antzekoa da: ona dena ezkutuan geratzen da, lur azpian, eta asko jaten badituzu, ikusmena hobetzen da”.
AIMAR ROLLANEK ‘¿QUÉ ES ESO DEL YOGA?’ ARGITARATU DU, GORPUTZA ETA ADIMENA HEZTEKO MILAKA URTEKO ARTEARI BURUZKO BERE ARTIKULU HOBERENEKIN EGINDAKO LIBURUA
- Xehetasunak
2012 geroztik ‘Yoga en casa’ blogean argitaratutako 140 artikulu baino gehiagoren ondoren, Aimar Rollánek artikulu hoberenak biltzea erabaki du liburu egitura emanez. '¿Qué es eso del yoga?' izan da emaitza, “gorputza eta adimena hezteko milaka urteko arteari buruzko sarrera lan dibulgatzailea” dela azalduz egileak.
Rollánek ziurtatu duenez hau ez da “yogaren inguruko liburu arrunta, freskotasuna eta gaurkotasuna ditu”. “XXI mendeko mendebaldeko pentsamoldeei zuzenduriko” testua da. “Ez da liburu praktikoa, bertan ez baitira teknikak erakusten, baizik eta praktikan sakontzeko oinarriak. Atal praktikoa blogean aurkitu daiteke, eta bereziki hari lotutiko YouTube kanalean, bideoak, nire ikuspuntutik, askoz hobe adierazi baitezake atal teknikoa”.
Lan hau paperean bai eta formatu digitalean eros daiteke Amazonen bitartez. Baita ere dohaineko bertsioa dago PDF formatuak libreki deskargatzeko egilearen blogean eskuragarri.
IRAZOKIK ‘ORQUESTA DE DESAPARECIDOS’, BERE PROSAZKO OLERKI LIBURU BERRIA AURKEZTU DU
- Xehetasunak
Francisco Javier Irazokik ‘Orquesta de desaparecidos’ bere liburu berria aurkezten du egunotan, 51 testu laburrek osatzen dutelarik obra hau. Liburuak 2006ean ‘Los hombres intermitentes’-rekin hasi zuen prosazko testu laburren bildumari jarraipena ematen dio eta hirugarren emanaldia izango da. Aurkezpenak asteartean, urriak 20, 19,30etan hasiko ditu Irazokik Donostian, Lagun Liburu dendan, Jorge G. Arangurenekin batera. Hurrengo egunean, 19,00etan Iruñeko Elkar liburu dendan (Golem) izango da, Consuelo Alluérekin.
Ostegunean, urriak 22, bigarren aurkezpena Iruñean, Auzolan liburu dendan 19,45etan, Tomás Yerrorekin batera. Ostiralean, 19,30etan, Lizarrako Udal Liburutegian, Angel de Miguelekin. Eta azkenik, larunbatean, urriak 24, 29,00etan Lesakako Udaletxean, Zaza Rodríguezekin.