Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Luisa Etxenikeren hitzaldia asteazken honetan Gipuzkoako Ateneoan.

Xehetasunak
01 Abendua 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Abendua 2015

Luisa Etxenike idazleak bere literatura lanari buruzko hitzaldia egingo du Gipuzkoako Ateneoan. Hitzaldia, Ateneoak idazle donostiarren inguruan egingo duen zikloaren baitan izango da. Topaketa Angel García Rondak moderatuko du.

Hitzordua asteazkenean, abenduak 2 izango da, 19,15etan Kutxa Mintegiak Aretoan, Andia kalea z/g. Donostia.

Javier Minak ‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’ argitaratu du

Xehetasunak
26 Azaroa 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Azaroa 2015

Luis Martín Santos idazle donostiarrak Gipuzkoako hiriburutik barna utzitako aztarnak aurkitzeko gonbita egiten digun liburu bat argitaratu du Javier Minak.

‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.

Gaur El Diario Vasco egunkariak argitalpenaren gaineko berrian jasotzen duen moduan, “heldutasunean, Minak marraztu duen Martín-Santosen Donostiako mapa (jada desagertu diren) kafe-etxez, tabernaz eta jatetxez (horietako askok bizirik dirautelarik), zinemez, Gipuzkoako Ateneoa bezalako zentroz, kolore ugariko tertuliaz, lagunarteko afariz eta abarrez josita dago”.

Ostegun honetan Bilbon ’50 escritores’ aurkeztuko da

Xehetasunak
25 Azaroa 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Azaroa 2015

’50 escritores’ Papeles Mínimosek argitaratutako liburua da eta César Fernández Ariasen berrogeita hamar marrazki eta hainbat idazleren berrogeita hamar kontaketa biltzen ditu, haien artean AEE/EIEren kide José Luis Cancho dagoelarik.

Marrazki eta testuek, modu zentral zein anekdotikoan, jada desagertu diren berrogeita hamar idazlek lehen argia non ikusi zuten lekua islatzen dute. Aurkezpena 18,30etan izango da Elkar liburu dendan, Iparagirre kalea 26. Argitaratzailea, Imanol Bartolo; César Fernández Arias marrazkilaria; eta José Luis Cancho, Itziar Mínguez, Jon Kortazar eta Kirmen Uribe idazleak egongo dira.

Martín Abrisketaren liburuaren aurkezpena María Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan

Xehetasunak
18 Azaroa 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Azaroa 2015

Ostegunean, azaroak 19, 19.00etan Azkuna Zentroan, (Bilboko Alhóndiga Kultur Zentroa) ‘La lengua de los secretos’ aurkeztuko da, Martín Abrisketa idazle eta kazetariaren lehen eleberri arrakastatsua.

Bere egileen eskutik berritasun narratiboa publikoari gerturatzeko Bastida Aretoan hilero egiten diren eta María Eugenia Salaberrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du Abrisketak.

‘La lengua de los secretos’, dituen eleberri hunkigarri eta magikoa da. Irudimena eta ametsak arma bakartzat, bere anai arrebak babestu eta gerraren basakeriaren aurka borrokatzera bere burua behartua ikusten duen ume euskaldun ausartaren gorabeherak kontatzen ditu.
Sarrera librea da tokiak bete arte.

Luisa Etxenikek topaketa bat moderatuko du Donostian Sabine School idazlearekin

Xehetasunak
17 Azaroa 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Azaroa 2015

Asteazkenean, azaroak 18, Sabine School idazle austriarrak (argazkian) hitzaldi-elkarrizketa eskainiko du Luisa Etxenikek moderaturik. Ekitaldi hau, azaroaren 20ra arte Baionan, Irunen, Bilbon eta Donostian egingo den ‘Emakume idazleen mundu bat’ XVIII Nazioarteko Literatura Topaketen baitan izango da.

Ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da 19,30etan.

Informazio gehiago

 

 

Página 106 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio