Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Pedro Fernández Puigi ongietorria eman diogu

Xehetasunak
20 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Azaroa 2020

Euskadiko Idazleen Elkartera Ongietorria ematen diogu Pedro Fernández Puig idazle bilbotarrari.

Kontakizun eta olerki ugari plazaratu ondoren, 2014 urtean “Aixerrota el legado del Irlandés” (Ediciones Cívicas) bere lehen eleberria argitaratzea erabaki zuen, Getxoko La Galea pasealekuko haizerrota ikonikoa eraiki zen garaian inspiratua hain zuzen ere.

2016an VI Elías Amezaga Saria jaso zuen “Sotavento” Algortako kultura elkartearen eskutik.

2018an “Yo quemé el edificio Windsor” (Ediciones Atlantis) argitaratu zuen, Madrilgo finantza dorre ospetsuren sute misteriotsuaren kausan sakontzen duen intriga hiritarrean giroturiko eleberria.

2020 urte amaierarako bere hirugarren eleberria plazaratzea aurreikusten du, “El Fuerte de La Galea” alegia, Getxoko institutu batean garatzen den gazteentzako eleberria eta berriro ere La Galeako itsaslabarren inguruan girotua, izen bera daraman Gotorlekuaren hondarrak erreferente moduan hartuz. Nobedade literario honen zain egongo gara.

Ongi etorria AEE/EIEra, Pedro!

 

María Eugenia Salaverrik ohorezko Mikeldi saria jaso du ZINEBIren 62. edizioan

Xehetasunak
16 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Azaroa 2020

María Eugenia Salaverri gidoilari, ekoizle eta AEE/EIEko presidenteak Bilboko Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Lehiaketa-ZINEBI-ren ohorezko Mikeldi saria jaso du.

Harekin batera, Ana Murugarren muntatzaile eta errealizadore euskaldunak eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zuzendari belgiarrek jaso dute ohorezko sari hau.

ZINEBIk horrela “Bizkaiko panorama zinematografikoan 80 eta 90eko hamarkadetan aitzindari hauen lan garrantzitsua” aitortzen du, “tokiko ekoizpenetan emakumeen papera bigarren mailako paperetara mugatzen zen garai batean alegia”.

Maria Eugenia Salaverrik literaturan eta kazetaritza ibilbide luzea egin du, eta gidoilari eta ekoizle moduan aritu da ere Javier Rebollorekin, “Marujas asesinas” edo “Txarriborda” bezalako filmetan.

Elkarrizketa labur bat egin diogu María Eugenia Salaverriri sari bikain honen aurrean bere inpresioak ezagutzeko. Jarraian duzue elkarrizketa.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverrik ohorezko Mikeldi saria jaso du ZINEBIren 62. edizioan

Iñaki Sainz de Murietak bere obra batzuk aurkeztuko ditu bihar eta larunbatean Donostiako eta Bilboko FNACen

Xehetasunak
11 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Azaroa 2020

Biharko eta datorren larunbaterako bi literatura plan elkarbanatu nahi ditugu gaur zuekin. Iñaki Sainz de Murieta idazleak bere obra batzuk aurkeztuko ditu Donostiako eta Bilboko FNACen.

Hasteko, bihar ostegunarekin, azaroak 12, 19:00etan, Donostiako FNACen, “Kanideren abenturak” gazteentzako bildumako azken alea “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” komiki historikoaren eta“Kanideren abenturak” euskarazko lehen bi aleen aurkezpen bateratua egingo da. Aurkezpenean Iñaki Sainz de Murietak eta Miguel Berzosak hartuko dute parte, obra horien idazlea eta ilustratzailea alegia. Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago hemen.

Bere aldetik, datorren larunbatean, azaroak 14, 19:00etan, Bilboko FNACen, Iñaki Sainz de Murietak “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” aurkeztuko du. Informazio gehiagorako   esteka hau kontsulta dezakezu.

Bi aurkezpenak, edukieraren kontrola dela eta aurretiaz erreserbatuz modu presentzialean izateaz gain, streaming bidezko emanaldia egongo da ere FNACen Instagram kanalaren bitartez. 

Aprobetxatu aukera eta joan edo konekta zaitez bi ekitaldi hauetako edozeinetara!

 

Alt autores, Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora gaztelaniazko audioliburuak ekoiztu eta banatzeko elkartu dira

Xehetasunak
10 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Azaroa 2020

Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora mexikar ezagunak Alt autores-ekin akordio bat sinatu dute gaztelaniazko narratiba entzunezko formatuan mundu osora eramateko, baina Latinoamerikan arreta berezia jarriz.

Akordio honen bitartez, aipatutako hiru enpresek urtean gutxienez bost titulu ekoiztea adostu dute, 2020 urtean hasiko direlarik horiek audio plataforma guztietan banatzen.

Elkarte honetatik jaio diren lehenak honakoak izan dira: José Ángel Mañasen "Conquistadores de lo imposible";  Ángela Vallveyen “No lo llames amor"; Cristian Perfumoren “El criptoregalo";  M.J. Praderaren “La escultural Mary" eta Paco Carreñoren "La segunda vida".

Hiru enpresa hauek elkartzearen helburua, gaztelaniadun munduarentzako audioliburu formatuko gaztelaniazko narratiba kopuru geroz eta handiagoa eskaintzea da. Egile ezagunen istorio handiak, bere soinu artxiboen ekoizpenean kalitate handikoak eta irakurle mota guztientzako; formatu hau ohiko moduan jada kontsumitzen dutenentzako, bai eta entzule berriak erakartzeko ere. 

Beatriz Celaya Alt autores-eko editoreak oso modu positiboan baloratu du akordio hau. “Jaio ginenetik eta aro digitala ulertzen genuela esanez aurkeztu ginenetik, gure edukiak orain arte zeuden formatuetan eskaintzeko (papera, ebook, audioliburua eta podcast) argitalpen estrategia teknologiko bat eraikitzen lanean aritu gara, bai eta eduki horiek telesail eta filmetan bihurtzeko ere. Konfinamenduak kontsumo ohiturak eraldatu ditu eta hilabete gutxi batzuetan bakarrik Espainiako 50.000 irakurle baino gehiago animatu dira ebook eta audioliburu formatuetako irakurketa lehen aldiz probatzera. Horrela, sektoreak patxadaz hartzen zuen aldaketa prozesuan dena bizkortu izana ekarri du honek. Horregatik, eta irakurle eta idazleen eskariei erantzuna emateko, gure eduki kulturalak formatu digital guztietan eskaintzeko lanean aritu gara, eduki bera formatu ezberdinetara egokitzeak balio erantsia ematen duela uste baitugu”.

Gehiago irakurri: Alt autores, Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora gaztelaniazko audioliburuak...

“La nieve cubriendo el patio” Imanol Bueno Bernaolaren azken lana liburu-dendetan dago jada

Xehetasunak
09 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Azaroa 2020

 

Gaur, 2020ko azaroak 9, "La nieve cubriendo el patio" izenburua daraman Imanol Bueno Bernaolaren azken liburua liburu-dendetara iritsi da. Obra olerki bilduma bat da eta Valparaiso ediciones argitaletxeak plazaratu du.

Eduardo Villanueva poetak idatzitako obraren hitzaurrean, hala dio:

“La nieve cubriendo el patio” amodioari, desamodioari eta bere aldaerei buruzko poema bilduma bat da funtsean. Amodioa misterio eta galdera moduan; abiapuntu eta helmuga moduan. Osatu gabeko salbazioa ematen duen amodio iheskor eta desagerkorra. Amodioa erredura moduan eta sakona eta mingarria baina beharrezkoa den zauri moduan, “Nik zure gorputzeko katastrofeak maite ditut”. Ni-a, maitatutako pertsonaren inguruan argia lortzen duen itzal bakarti moduan, maitatutako horren gabeziak desesperazioa sortzen duelarik, “Hainbeste denbora zure egarririk gabe, noraezean”. Imanol Bueno Bernaolak iragankorraren, zertzeladaren eta oroimen zatituaren poeta dirudi halaber. Munduaren joan etorriei maitatutako pertsonaren amodioak bakarrik eusten diola dirudi, egilea existentzia absurdotik, egunerokotasunaren hutsunetik erreskatatuz.

Página 32 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio