Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Literarte jaio da, paperezko euskarridun literatura aldizkari berria, idazle berriei ahotsa emateko eta erreferente bihurtzeko asmoz

Xehetasunak
05 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 05 Azaroa 2020

Literarte  argitaletxe eta ekitaldi antolatzaileak, izen bera daraman eta paperezko formatua duen aldizkari berri baten argitalpena iragarri berri du. Literatura argitalpen bat da, bere garaian Alborada-Goizaldia bere generoko erreferente izan zen moduan. Orain, 13 urteren ondoren eta jasotako eskaera ugariei erantzuna emanez, María José Mielgo Busturia idazle, editore eta Literarteko fundatzaileak izpiritu erromantiko horri ekin dio berriro ere.

Urtean Literarteren lau edizio argitaratuko dira. Lehena datorren abenduan plazaratuko da eta hurrengoak 2021eko martxoan, ekainean eta irailean.

Aldizkaria heterogeneoa izango da, sail anitzak edukiko ditu eta idazle berrien obrei aukerak ematen saiatuko da. Artikuluak, erreseinak, gomendioak, saiakera obrak, espeziadun literatura, elkarrizketak, idazketarekin uztarturiko musika, literatura kartelera eta askoz gehiago edukiko ditu.

Gehiago irakurri: Literarte jaio da, paperezko euskarridun literatura aldizkari berria, idazle berriei ahotsa...

Fernando Aramburu elkarrizketatu dugu berriki argitaratu duen “Utilidad de las desgracias” bere azken obra dela eta

Xehetasunak
03 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Azaroa 2020

Fernando Aramburuk "Utilidad de las desgracias" argitaratu berri du azken asteotan, bere hirugarren obra "Patria" eleberriaren ondoren. Liburu honek kazetaritza formatuko eta doinu literario fineko artikuluak jasotzen dituen bilduma da, horietan gai anitzak jorratuz eta behar-beharrezkoa den idazle hau sakonki ezagutzea ahalbidetuz.

Argitaratze hau aprobetxatuz Fernando Arambururekin obra honi buruz laburki mintzatu nahi izan dugu, bai eta irakurleekin duen harremanari buruz, bere idazketa erritualak eta egile moduan izandako bilakaerari buruz ere.

Galdera - “Utilidad de las desgracias” artikuluak, oroitzapenak eta esperientzia pertsonalak biltzen dituen liburu bat da, irakurleekin elkar aurkitzeko, zer helarazi edo inspiratu nahi diezu irakurleei obra honekin?

Erantzuna - “Utilidad de las desgracias” liburuan egunkariko artikuluen formatuari heltzen diot, gaurkotasunak ezarri ohi duen premiarik gabe hein handiagoan edo txikiagoan humanitateei loturiko gai anitzen inguruan hausnarketan aritzeko. Bere orrialdeen artean garrantzitsuak iruditzen zaizkidan gaiak ez dira falta, hots hezkuntza, literatura, indarkeriaren gaitzespena edo bizitzaren plazer txikiak, horri guztiari ebokazio eta bizitzaren deskribapen apur bat ere gaineratuz.

G – Nola zaintzen dituzu zuk zure irakurleak? Zer ikasten duzu haiek entzuten?

E – Ez zait iruditzen hau aurreikusi daitekeenik; baina irakurle erne batek idazleari estimulu bat, kritika eraikitzaile bat edo aholku bat emateko aukera beti dago. Nik ez diot probetxuzkoa izan daitekeen ezeri aterik ixten.

G – Liburu honetan idazterako orduan dituzun erritualak agerian jartzen dituzu, horietako baten bat azal dezakezu?

E – Suposatzen dut norberak bat edo bestea hartuko duela bere nortasunaren, bere zaletasunen edo bere lana garatu duen inguruabar mesedegarri edo kaltegarrien arabera. Nire errituak, egun osoa idazketan ematen duen gizon diziplinatu batenak dira. Eta badut, bai, produktibo mantentzeko, blokeoak ekiditeko eta horrelakoetarako amarru sorta bat, nahiz eta beste munduko ezer ez izan. Egunero ordu erdi eta hiru ordu laurden arteko sormen-bolada ona eragiten didan goizeroko sagarrari buruz, liburuko artikuluetako batean hitz egiten dut.  

G – Zure aurreko obra, “Autorretrato sin mí”, eta “Vetas profundas”, zertzelada autobiografikoak eta artikulu bilduma bat jasotzen dituzte, nola ekiten zaio idazketa lanari “Patria” bezalako liburu arrakastatsu baten ondoren?

E – Komenigarria litzateke zehatz-mehatz idazketa den horren eta argitalpen estrategia dei dezakegunaren artean ezberdintzea. “Patria” liburuaren ondoren eleberriak idazten jarraitu dut; bat amaitu nuen eta beste bat oso aurreratua daramat. Hori bai, editoreak, lagunek eta nik neuk ulertu genuen liburu hauek ez liratekeela berehala argitaratu behar, “Patria” liburuaren itzal luzetik libratzeko helburuarekin. Nire burua ez dut genero bakarreko egiletzat. Beste gaiak jorratzea gustatzen zait ere, nahiz eta minoritarioak izan, eta hori da egin dudana, salmenta arrakasta kosta ahala kosta bilatu gabe.

Gehiago irakurri: Fernando Aramburu elkarrizketatu dugu berriki argitaratu duen “Utilidad de las desgracias” bere...

Cristina Romeak “Evolución” aurkeztu du, gatazkatik esperimentatu daitezkeen egoerei buruzko ekarpen baketsutik egindako hausnarketak

Xehetasunak
30 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Urria 2020

Cristina Romeak bere azken lana aurkeztu du, "Evolución". Ebook eta paper formatuan eskuragarri dago obra hau eta KDP de Amazonen liburutegiaren baitan aurkitu daiteke.

“Evolución” sortzeko motibazioari buruz galdetu diogu egileari eta bere garapena gaur deskatalogaturik dauden aurreko hiru hausnarketa obren berreraikitze eta elkartzetik abiatzen dela esan digu. “Esperientzia, behaketa eta ezagutza izan dira hausnarketa hau sortzeko nire bidelagunak. Hausnarketak idazterakoan ohartu nintzen gatazkatik esperimentatu daitezkeen egoera arruntetan itxuraz loturarik ez zuten datuak elkartzen ari nintzela: hots diruarekin dugun harremana edo gizon eta emakumeen arteko harremana. Eta aldi berean, egoera horien ikuspuntu baketsu bat ematen nuen”.

“Ekarpen baketsu” hori da, Cristina Romea egilearen beraren hitzetan, “Evolución” obraren helburu nagusia. “Erruduntasuna erabiltzera ohitu gara eta horrek erantzukizuna kentzen dizu. Gizarte osasuntsuak eraikitzea gutariko bakoitzaren ardura da. Denon batura izango da gure gizartearen islada” gaineratzen du egileak.

Gehiago irakurri: Cristina Romeak “Evolución” aurkeztu du, gatazkatik esperimentatu daitezkeen egoerei buruzko...

EIEra ongi etorria eman digou Idoia Carramiñanari bere ibilbidearen laburpen bat eginez eta ostiral honetan bertan egingo den hitzordu poetiko batekin ere

Xehetasunak
28 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Urria 2020

Euskadiko Idazleen Ekartera ongi etorria eman diogu Idoia Carramiñanari, horretarako bere literatura ibilbidea berrikusiz.

Bilbon jaiotako idazle honek poesia izateko eta munduan egoteko modu bezala sentitzen du eta poeta moduan aitortzen du bere burua horrek zehazki zer esan nahi zuen jakin aurretik ere.

Bere ibilbidean zehar bere testuak elkarbanatu ditu, irakurketa eta tertulia poetikoak antolatu ditu, “Grito de Mujer” Arte eta Poesia Nazioarteko Jaialdia bezalako topaketak koordinatu ditu Bilbon eta poesia errezital eta topaketa ezberdinetan parte hartu du ere.

Bere poema eta mikrokontakizun batzuk antologia ezberdinetan irakur daitezke.

2018an  Amargord Ediciones argitaletxeak "Bi" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen. Obrak, euskaraz 2 zenbakiaren esanahia duena, jatorrian euskaraz idatzitako poemak eta bere gaztelerazko itzulpenak jasotzen ditu eta edukiontzi bakar batean mundu anitzak gordetzen ditu: bi hizkuntza, bi mundu, bi kultura, bi genero, bi adin, bi sentipen... Liburuak Jesún Fernández Hojas (URA-77) eta Latrini marrazkigileen ilustrazioak ditu, bai eta Ibon Zubielaren eta Jon Kortazarren hitzaurreak ere, gazteleraz eta euskaraz hurrenez hurren. 

Plano narratiboaz gain, Idoia Carramiñanak poesia bisualari buruzko lan ildo bat jorratzen du, erakusketa eta katalogo ezberdinetan ikusteko aukera egon den piezekin.

Ángela Figueraren poemen irakurketa iruzkindua

Egile berri hau AEE/EIEra etorri izana eta bere ibilbide literarioaren aurkezpena aprobetxatzen dugu, datorren ostiralean parte hartuko duen ekitaldi bat iragartzeko. Urriaren 30ean, Bidebarrietako Liburutegian Ángela Figueraren Egunaren ospakizunarekin, Idoia Carramiñanak, María Maizcurrenarekin batera, XX mendeko poetisa handi honen poemen irakurketa iruzkindua egingo du. Poesiarekin hitzordu hau 19:00etan izango da.

Ongi etorria AEE/EIEra, Idoia!

 

 

 

Fernando García Pañedak “Con fin a dos” bere azken obra aurkeztu du

Xehetasunak
26 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urria 2020

Gaurkoan aurten argitaratutako beste nobedade batengan jarriko dugu arreta. Oraingoan  Fernando García Pañeda idazleak “Con fin a dos” bere azken lana aurkezten digu.

“Con fin a dos” eleberri erromantikoa da, martxoa eta apirila bitartean bizi genuen konfinamenduaren testuinguruan girotua. Obrak bizitzaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, bai eta harreman pertsonalak, bakardadea eta itxialdi aste horien eragina ikertzera ere. Eta doinu atsegin, maitekor eta freskoarekin egiten du, bai eta umore eta ironia dosi batekin ere.

Sinopsia

Jorge eta Cris ia bistaz besterik elkar ezagutzen duten bi otso bakarti dira, nahiz eta biak eraikin berean eta aldameneko pisuetan bizi.

Kasualitate batek elkar ezagutzera eta elkarrizketa bat edukitzera eramango ditu herrialde osoan alarma egoera ezartzen den egun berean. Bakardadeak, baina gustu eta buru-azkartasun berak edukitzeak ere elkartu egingo ditu. Egunero egunero, bata bestearen parekidea dela elkar aitortu ondoren, maitemintzen hasiko dira.

Hala ere, mutil lagun ohi gatazkati bat eta arreba hiperaktibo bat agertzearekin, baina bereziki bizilagun hiltzaile bat dutenaren susmoarekin, haien harremana zalantza eta zailtasunez josiko dute. Arrazoi izango duten edo bien zinemazaletasun eta irudimen boteretsuaren menpe egongo diten zalantza dute.

Konfinamendu aste ugaritan zehar bien artean aurre egin beharko dieten ustekabeko egoerek haien zalantzak argituko dituzte.

Gehiago irakurri: Fernando García Pañedak “Con fin a dos” bere azken obra aurkeztu du

Página 33 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio