Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Fernando Maríasen ‘Frankenstein Resuturado’ liburuak Manzanares el Realeko Gazteluan pasa du asteburua

Xehetasunak
22 Urria 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Urria 2018


Egile bilbotarrak Sheridan Le Fanu /SGM Saria irabazi du ‘Hijos de Mary Shelley’ bere proiektu kulturalagatik

Pasa den asteburuan Fernando Maríasen Frankenstein Resuturado obran oinarrituriko ilustrazio eta kontakizunen erakusketa bat ikusteko aukera egon da. Erakusketa Manzanares el Realeko Gazteluan (Madril) egon da eta Sui Generis Madrid (SGM) jaialdiaren baitan egin da, kultura alternatiboaren jaialdia alegia, Madrileko Aste Gotikoaren bilakaera natural moduan jaio delarik hau. Ekitaldiak hamar urte bete ditu, gai ardatz nagusi moduan Frankenstein edukita kulturari begirada “original eta ez ohikoa” eskainiz.

Gehiago irakurri: Fernando Maríasen ‘Frankenstein Resuturado’ liburuak Manzanares el Realeko Gazteluan pasa du...

Ricardo Alíaren azken lanak bere pasio handietako bat du ‘leitmotiv’ moduan: xakea

Xehetasunak
14 Urria 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Urria 2018


Egileak El peón envenenado eleberriaren hartuko du parte datorren asteartean Getafe Negro Jaialdiaren XI edizioan

La trilogía del zodiaco liburu sortaren arrakastaren ondoren, Ricardo Alíak bere irakurleak harritu ditu berriro ere bere pasio handietako bat erakargarri moduan duen eleberri batekin: xakea. Idazle donostiarra etzi, 17:00etatik aurrera, Getafeko Xake Klubean egongo da eta bertako kideekin partida azkar batzuk jokatuko ditu. Ondoren, Ana María Trillok moderatuko duen mahainguru batean parte hartuko du Luis Roso Escritor, Víctor Fernández Correas eta Susana Martín Gijónekin batera, eta El peón envenenado bere eleberri berria aurkeztuko du, Maeva argitaletxeak argitaratua ere.     

Londreseko metropolia da jolas taula eta edonor izan daiteke zuriak mugitzen dituen jokalari misteriotsuaren biktima. Egileak hiru tramatan banatzen du istorioa, horiek modu paraleloan aurrera eginez eta ezustekoan elkartuz hiruak, amaiera ustekabe bateraino iritsi arte:

Gehiago irakurri: Ricardo Alíaren azken lanak bere pasio handietako bat du ‘leitmotiv’ moduan: xakea

Cristina Romeak narratibari ekin dio ‘Pan con vino y azúcar’ eleberriarekin

Xehetasunak
03 Urria 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Urria 2018


Egile gasteiztarrak familia istorio bat kontatzen du bere lehen eleberrian

Cristina Romeak Pan con vino y azúcar argitaratu berri du, Peñalcázaren ikuspegi poetiko eta humanista bat, istorioaren protagonista den Mónicaren aiton-amonen sorlekuarena alegia.

Bere aiton-amonen pasadizoek eraginda, Romeak familia istorio bat sortu nahi izan zuen, ez erreala, eta bertan protagonista bere arbasoen egoera emozionalek markatzen dute, gainditze pertsonal prozesu bat egitera behartuz. “Txikitatik atsegin nuen aintzineko bizimoduari buruz kontatzen zizkidaten istorioak entzutea. Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea zirela eta, nire aiton-amonak urritasun eta miseria egoera batzuen barruan hazi eta biziraun zuten. Denborak aurrera egin ahala, kontatzen zizkidaten pasadizo horiek negu hotzaren sutondoan kontatzen ziren istorio soilak bakarrik izan ez zitezkeela konturatu nintzen. Istorio horiek nire aiton-amonen izaera baldintzatu zuten, bai eta mundua ulertzeko haien modua ere”, argitzen du egileak.

Gehiago irakurri: Cristina Romeak narratibari ekin dio ‘Pan con vino y azúcar’ eleberriarekin

Javier Maurak idazketa tailer bat koordinatuko du Santurtzin munduan armen merkataritza dela eta

Xehetasunak
29 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Iraila 2018


AEE/EIE-ko bazkide guztiek bertan parte hartzeko aukera dute

Bilboko Amnistia Internazionaleko (AI) tokiko taldearen hezkuntza ekipotik abiatu da ekimena, Santurzine Santurtziko Film Laburren Jaialdiarekin batera, “El arte es un arma: creación en vivo” izenburuarekin. Jendarteari irekita dagoen Hezkuntza Jardunaldi bat da hau eta aurten, berritasun moduan, sormenezko idazketa tailer bat sartu du Javier Mauraren koordinaziopean, Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kidea eta AI-ko aktibista alegia. Datorren igandean, urriak 7 izango da, Santurtziko Gernika parkean.

Gehiago irakurri: Javier Maurak idazketa tailer bat koordinatuko du Santurtzin munduan armen merkataritza dela eta

Pedro Ugarteren ‘Lecturas pendientes’ salmentan dago jada

Xehetasunak
28 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Iraila 2018


Egileak datorren ostegunean, urriak 4, aurkeztuko obra Bilbon

Pedro Ugarteren azkena liburu dendetan dago jada. Datorren ostegunean, urriak 4, 19:30etatik aurrera, idazle eta kazetari bilbotarra bere irakurleekin egongo da Campus Bilbao Liburu-dendan (San Mames zumardia, 40). Bertan Lecturas pendientes aurkeztuko du, bere familiari buruz, lagunei buruz, bere buruari buruz eta denboraren iragateari buruz hitz egiten duen oso liburu pertsonala alegia.

Obra honekin, Ugarte XX ‘Jovellanos’ Nazioarteko Saiakera Sariko finalista izan zen. Egilearekin batera Gonzalo Garrido idazle eta AEE/EIEko kidea egongo da.

Gehiago irakurri: Pedro Ugarteren ‘Lecturas pendientes’ salmentan dago jada

Página 52 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio