Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Cristina Gumuziok ‘El juego de Dumas’ bere hirugarren eleberria aurkeztuko du

Xehetasunak
25 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Iraila 2018


Obran bideojokoaren kultura, unibertsitate mundua eta botere globala nahasten dira

Cristina Gumuziok El juego de Dumas bere hirugarren eleberria aurkeztuko du urriaren 5ean. Abrako Errege Itsas Klubean izango da Areatzan (Getxo) 20:00etatik aurrera.

El juego de Dumas intriga eta suspense eleberria da, trama konplexuarekin, bertan bideojokoaren kultura, unibertsitate mundua eta botere globala nahastuz. John eta Annie, Medikuntzan eta Farmazian Princetoneko Unibertsitatean graduatu berriak dira eta unibertsitateko antzinako lagun baten gonbidapena jasotzen dute asteburu bat bere etxean pasatzeko. Une horretatik aurrera, bere inguruko pertsonei fenomeno arraroak gertatzen hasiko zaizkie.

Gehiago irakurri: Cristina Gumuziok ‘El juego de Dumas’ bere hirugarren eleberria aurkeztuko du

Iñaki Martínezek ‘Donde los hombres llevaban sombrero’ aurkeztuko du ostiral honetan Castro Urdialesen

Xehetasunak
20 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Iraila 2018


Eleberri honetan bere aurreko obraren hiru pertsonaia nagusien bizitzari heltzen dio berriro

Ostiral honetan Iñaki Martínez idazleak Donde los hombres llevaban sombrero (Destino, 2018) eleberria aurkeztuko du Castro Urdialeseko Ateneoan (La Residencia Kultura Etxea) 19:00etan.

Eleberri hau La ciudad de la mentira (Destino, 2016) eleberriaren bigarren zatia da, azken honekin Guatemalako jatorria duen egile euskalduna Nadal Sariko finalista izan zelarik 2015ean. Pertsonaiak, arrazoi ezberdinak medio, Habanan aurkitzen dira 10 urteren ondoren, benetako gertakizunak benetakoak ez diren beste batzuekin nahastuz.

Mundu guztia susmagarria den intriga bat, konponbide zaila duen amodio triangelu baten tentsioa gehituz, da eleberri honen orrialdeek irakurleari eskaintzen diona. Eleberria argitaratu zenetik berotasun handiz hartu dute irakurleek eta kritikaren aldetik ere oso txalotua izan da.

Gehiago irakurri: Iñaki Martínezek ‘Donde los hombres llevaban sombrero’ aurkeztuko du ostiral honetan Castro...

Ager Aguirre, Amazon Literatura Sariaren finalista

Xehetasunak
19 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Iraila 2018


Egile bilbotarrak Madrilen girotutako Póker de asesinatos thriller-arekin parte hartu du

Ager Aguirre V ‘Indie’ Egileen Literatura Sariaren bost finalistetako bat da, Póker de asesinatos izenburupean Madrilen girotzen den 336 orrialdeko thriller-arekin. Bertan serieko gaizkile batek poker karta-sorta bateko As bana uzten du bere biktimekin.

Sari hau, Kindle Direct Publishing (KDP) plataformaren bitartez, idazleei bere liburua digitalean eta paper bertsioan argitaratzea ahalbidetzen dien Amazonen argitalpen zerbitzu independentea alegia, eta gazteleraz argitaratzen duten egileei zuzendua da.    

Pasa den ostiralean, Los nietos de Dios eleberriaren ere egile denak, Póker de asesinatos aurkeztu zuen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldian, bideo honetan ikus daitekeen moduan.

 

 

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren kronika

Xehetasunak
17 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Iraila 2018


Topaketa ostegunean hasi zen Azkuna Zentroko Auditoriumean lau partaideko
elkarrizketa batekin. Fernando Aramburu eleberrigilea, poeta, saiakera egilea eta
Euskadiko Idazleen Elkarteko kidea azken urteetako literatura fenomeno
garrantzitsuenetako baten egilea da; “Patria” bere eleberria 20.000 aleko jaurtialdi
batekin hasi zen, eta liburu dendetan bi urtez egon ondoren, 800.000 ale baino gehiago saldu ditu gazteleraz, 27 edizio gainditu ditu eta hogei herrialde baino gehiagorekin kontratuak izenpetu ditu, horietan libururik irakurrienen zerrendetan agertuz. Gainera, zinemara egokitu du HBO telebista kateak.

“Patria” izan zen bere egilearen eta Juan Cerezo Tusquets argitaletxeko bereargitaratzailearen arteko elkarrizketaren mintzagaia, azken honek aitortuz ez zuelaeleberri hau fenomeno sozial moduan planeatu, nahiz eta horrela amaitu duen, huraplazaratu eta bi urteren ondoren hari buruz hizketan jarraitzen baitugu. Elkarrizketahonetan Roberto Herrero eta María Eugenia Salavarri idazleek parte hartu zuten ere.

Gehiago irakurri: ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren kronika

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren ondorioak

Xehetasunak
17 Iraila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Iraila 2018

 

Bostgarren urtez jarraian ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia egin dugu, egoitza moduan Azkuna Zentroa kultura zentroa hartuz.

Antolatzaile moduan, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) gure pozik sakonena adierazi nahi dugu, berriro ere gai izan baikara argitalpen sektorearen azken joeren hausnarketa eta analisirako behatoki izaten. Aurten ere Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa eduki dugu, horri CEDRO eta Euskadiko Argitaratzaileen Gremioaren lankidetza gaineratuz, azken honen presidente José Manuel Díazek agertuz Euskadi dela Madril eta Kataluniaren atzetik hirugarren postua duena. Kolektibo hau osatzen duten enpresen katalogoak %6 egin du gora azken urtean, 23.600 izenburu biziko kopurua lortuz.

Jardunaldiaren ondorioen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:

  • Formatu ezberdinetan seriatutako edukien eskaintzaren joera gorakoa da eta erronka handia idazleentzako. Tradizioz bestseller-ak irakurtzen zituzten irakurleak, kontsumitzeko denbora gutxiago behar duten edukietara desplazatzen ari dira. Irakurtzeko eta/edo entzuteko jarduera bere eguneroko bizitzaren baitan dago jada, bere gainontzeko jarduerekin batera egin baititzakete. Sortzaileek, hortaz, idazten ikasi behar dute, formatu seriatuetan entzunak eta irakurriak izan daitezen, eta hortaz, azken urteotan audioliburuaren eta podcast-aren merkatuak handitze esponentziala edukitzea eragiten ari duten irakurleei haien obrak iristarazteko gaitasunak garatu beharko dituzte. 
  • Etorkizuna audioa da. Audio hau literatura sorkuntzan gailendu egin da, horren aurrean argitalpen sektorearentzako bide berriak irekiz, aro digital betean dagoen bere eraldaketak ez baitu muga fisikorik ez belaunaldi mugarik ezagutzen.

  • Adimen artifizialak istorioak kontatzeko modu berriengan eragina du. Ez dakigu norantza goazen alor honetan, baina sormen prozesuetan robotikaren sarrera errealitatea da jada. Algoritmoek ematen dizkieten datuetatik ikasi egiten dute eta modu horretan, teknika jakin batzuen aplikazioarekin, gaur robotak literatura testuak sortzeko gai izatea lortu da.   

  • Irakurlea mugitzen den espazio berrietan, egileak bere obraren gaineko kontrola galdu du. Gure garaiaren ezaugarri den mugikortasunak, edukien kontsumitzea etetea eta berriro hartzeak ematen duen aukerak, bai eta plataformen aldetik formatuak berriro egokitzeak –erabiltzaileak horietara sartzeko erabiltzen dituen moduen arabera eta noiz egiten duenaren arabera-, egilea ezgaitu egiten du bere lanaren gainean edozein kontrol mota edukitzeko. Hala ere, baldintza egokiak ditugu oraindik horrela nahi duten egileek sormenaren oinarrizko arauei leial jarrai dezaten.
  • Literatura jaialdiek liburua eta irakurketa eguneroko bizitzara hurbiltzeko erronkari aurre egin behar diote. Topaketa espazio hauek irakurle komunitateak sortzeko gaitasun handia dutela frogatu dute, haiengan erakarpen indar handia eragiten baitute. Egile eta irakurleen artea ezartzen den konplizitateak, literatura obratik gaindiko hausnarketa errazten du. Halaber, beste adierazpen artistikoei gaineratzen zaio, horrek publiko eta audientzia ezberdinen aniztasuna mesedetuz.

  • Preskripzio plataforma berriak eta influencer-en bitartez egindako marketina indartsu iritsi dira, nahiz eta liburuaren errealitateari baretasunez erantzuna ematen dion argitalpen eskaera dago oraindik. Egileek oso tresna boteretsua aurkitu dute sare sozialetan haien obrak zabaltzeko. Batzuetan, horien botere anplifikatzailearekin publiko berriak sortzen laguntzen dute, arrazoi geografikoak direla eta iritsiko ez zitzaien publikoetara iristeko, irakurketa modu berrietara egokitzen berandutu diren medioek lehiatu ezin duten preskripzio lana burutuz, hala nola aldizkariak eta literatura eranskinak. Hauek, hala ere, hausnarketarako eta analisirako plus bat eskaintzen dute egunerokotasunaren eta gertakarien abiadurari erantzuten dieten medioen aurrean. Bere aldetik, influencer-aren figura, argitaletxe askoren estrategia digitalaren giltzarri bilakatu da.

  • Sormenaren inguru digital berrietan egileek esfortzu handiagoa egin behar dute eskubide jabetzaren formakuntzan. Idazlearen formakuntza ez da bere sormen prozesua hobetzeko zenbait gaitasunen eskuratzera mugatzen, argitalpen kontratuetan gehiegizkoak izan daitezkeen klausulak detektatzeko oinarrizko lege ezagutzak edukitzeko aholkua behar baitu ere. Bere obra argitaraturik ikusteko nahiak ezin du egilea itsutu, kontratu bat sinatzeagatik damutzeraino, eta kontziente izan behar du bere obra gaur egun askoz ere ageriago dagoela hirugarrenek baimenik gabe hura erabiltzeko. Telebista sailen sorkuntza multi elkar-banatua, bai eta audio sailena, paradigma berri bat sortzen dute egile eskubideei dagokienez, non orain arte txio batek ere du obra originalaren izaera eta, hortaz Jabetza Intelektualaren Legeak babestu dezake.

Partaideen artean banatutako gogobetetze inkestaren emaitza ikusteko, hemen.

 



Página 53 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio