Luisa Etxenikek nortasunei eta arkitekturari buruzko debate batean parte hartuko du
- Xehetasunak
Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioaren baitan egingo da
Luisa Etxenike ‘Konposaketa iragazkorrak’ (Composiciones permeables) debatean parte hartuko du datorren azaroaren 30ean, ostegunez, arkitektura, nortasuna eta desplazamenduak gaien inguruan. 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean nortasunei, espazio publikoari eta mestizajeari buruzko bi aurkezpen egingo dira. María Heras eta Ángel Verdasco arkitekturako profesionalek hartuko dute parte, Melillatik Nikaraguaraino kasu zehatzak aurkeztuz.
Fernando Savaterek Madrilgo argitaratzaileek ematen duten saria jaso zuen atzo
- Xehetasunak
Filosofo eta idazle donostiarrarekin batera Jon Juaristi egon zen
Pasa den irailean Madrilgo Argitaratzaileen Elkarteak Antonio de Sancha XXI Saria eman zion Fernando Savateri «bere ibilbide pertsonal eta intelektualaren aitorpen gisa bai eta liburuaren eta kulturaren defentsagatik, hezkuntzarako eta pertsonen garapen intelektual eta etikorako ezinbesteko elementuak baitira». Atzo eman zitzaion saria Cervantes Institutuan, Jon Juaristi poeta eta historialariarekin batera egindako ekitaldia, azken honekin liburuei eta irakurketari buruz mintzatu zuelarik, besteak beste. «Liburua da giza ilusioa mugitzen duen makina bakarra», esan zuen Savaterek ekitaldian.
Gehiago irakurri: Fernando Savaterek Madrilgo argitaratzaileek ematen duten saria jaso zuen atzo
‘Ciclo de vuelos bajos’, José Serna Andrésen liburu berria, Bilbon aurkeztuko da ostiral honetan
- Xehetasunak
Poema bildumak, ausentzien eta presentzien ziklo moduan erakusten du bizitz
José Serna Andrések azaroaren 24ean, ostiralez, Bilboko Cámara liburu dendan, 19:30etan, Ciclo de vuelos bajos liburua aurkeztuko du, Amarantek argitaratua. Egilearekin batera Blanca Sarasua poeta eta Santiago Liberal poeta eta rapsoda egongo dira.
Ciclo de vuelos bajos liburuak, “ametsekin elikatzen den garai batean uzten dituzun ausentzien eta presentzien, argien eta galeren ziklo moduan” erakusten du bizitza, “eta musuaren ezpainek laztantzen dutenean, ez da jaio izanaz damutzen”.
Abel Amutxategiren azken lana Ganbonetako zombien istorio bat da
- Xehetasunak
Jo, jo, jo ostiralean aurkeztuko da Bilbon
Abel Amutxategik Bilboko Joker liburu denda aukeratu du azaroaren 24ean, ostiralez, 19:00etan Jo,jo,jo (Ediciones el Transbordador) bere eleberri laburra aurkezteko, Gabon kutsua duen testua, umorea eta fantasia nahastuz eta zonbiak ere dituena.
Gehiago irakurri: Abel Amutxategiren azken lana Ganbonetako zombien istorio bat da
Mertxe Mansok larunbat honetan Madrilen aurkeztuko den ‘Sesos y tripas, especial pan’ liburu kolektiboan parte hartu du
- Xehetasunak
Idazle bizkaitarrak 36 poetarekin batera Litevadura atalean parte hartuko du
Ediciones Venguerén argitaletxeak Sesos y tripas, especial pan aurkeztuko du Madrilen azaroaren 18an, larunbatez, Sesos y tripas ildoan artisau-ogiari buruzko argitalpena, non osagaiak hurbilekoak eta merkeak izan behar duten eta tresneria, sukalde guztietan aurkitu daitekeena. Hitzordua Okindegi Etxearen Errege Aretoan izango da (Plaza Nagusia 27, Madril), 12:00etan.
Liburuak Estatu osoko 36 okindegi artisauetako errezeten aukeraketa bat da, beste hainbat egilek idatzitako 36 poesiarekin batera. Mertxe Mansok Litevadura atalean parte hartu du beste poeta batzuekin batera. Juan Carlos Mestre, Escandar Algeet, Viky Veiguela, Juan Leyva, Pau Riba, Julián Borao, Carlos Salem, Marta Torre-Marín, David Hoyos, Mertxe Manso, Blanca Morel, Oscar Martín Centeno, Carlos Aganzo, Nares Montero, Ángel Petisme, Rafael Soler eta Gsús Bonilla dira atal honetan idazten duten poetetako batzuk.