María Eugenia Salaverrik Andrés Barba 2017ko Eleberriaren Herralde Sariduna elkarrizketatuko du
- Xehetasunak
República luminosa gizarte kronika da eta bertan egileak haurtzaroaren lañotasuna zalantzan jartzen du
Datorren ostegunean, otsailak 22, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan Andrés Barba (Madril, 1975) egongo da, María Eugenia Salaverri eleberriarekin XXXV Eleberriaren Herralde Saria irabazi ondoren ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango delarik. Liburuei eta irakurketari eskainitako espazio hau María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak moderatzen eta zuzentzen du eta bera izango da eleberria aurkezteko arduraduna, horren inguruan egile madrildarrarekin elkarrizketatuko delarik 19:00etatik aurrera.
Jatorri ezezaguneko eta bederatzi eta hamahiru urte bitarteko 32 umeren agertzeak San Cristóbaleko bizitza zeharo asaldatuko du, oihanaren eta ibaiaren artean kokaturik dagoen herrixka tropikala alegia. Hogei urteren ondoren, bere protagonistetako batek –gizarte gaietan espezialista den abokatu gazte bat- República luminosa idatziko du, gertakariekin, frogekin eta zurrumurruekin ehundutako gizarte kronika bat non agertzen den nola birformulatu behar izan zituen hiriak bere ordenaren eta biolentziaren ideiak, hiria bere egin zuten umeak hil arte eta haien komunitatearekin erresistentzia itzela frogatu ondoren.
Mertxe Mansok bere azken poema bilduma aurkeztu du Cordoban
- Xehetasunak
Bicicletas en invierno Torremozas argitaletxeak argitaratu du
Mertxe Manso Cordoban egongo da datorren otsailaren 24an Bicicletas en invierno bere poema bilduma berria aurkezteko. Torremozas argitaletxeak plazaratu du. Aurkezpena 19:30etan izango da República de las Letras liburu dendan eta Pilar Sanabria kazetari eta poetak parte hartuko du.
Gehiago irakurri: Mertxe Mansok bere azken poema bilduma aurkeztu du Cordoban
José Serna Andrések ‘Ciclo de vuelos bajos’ bere poema bilduma aurkeztuko du ostegun honetan Bilbon
- Xehetasunak
Bere liburu berrian bizitzari eta heriotzari buruz idazten du
José Serna Andrések Ciclo de vuelos bajos aurkeztuko du Bilboko Casa del Libro liburu dendan (Urquijo zumardia 9), 19:30etan, Amarante argitaletxeak argitaratua. Egilearekin batera Blanca Sarasua (poeta) eta Santiago Liberal (poeta eta rapsoda) egongo dira.
Alejandro Palomasek 2018 Nadal Sariaren irabazi duen ‘Un amor’ eleberria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Bartzelonako egilea 2016 Gazte Literatura Nadal Saria izan zen
Datorren asteazkenean otsailak 14, Bilboko Azkuna Zentroa – Alhóndigako BBK Mediateka beste ‘Aurrez Aurre’ espazio literarioaren egoitza izango da. Orain dela zazpi urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen du. Honako honetan 19:00etatik aurrera Alejandro Palomas (Bartzeona, 1967) izango da gonbidatua. Egileak Un amor (Destino) aurkeztuko du, 2018 Nadal Saria lortu duen eleberria.
Luisa Etxenike ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteei buruzko debate batean egongo da
- Xehetasunak
“Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” erakusketaren inguruan garatzen diren ekitaldietako bat da elkarrizketa
Luisa Etxenike Etorkizun memoria baterako dilemak debatean parte hartuko du datorren asteazkenean, hilak 14. 19:00etatik aurrera izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea erakusketa aretoan. Idazle donostiarra Mikel Iriondo EHUko irakaslearekin eta Pilar Rodríguez Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin elkarrizketatuko da. Ekitaldi hau “Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” programazioaren baitan dago, Gipuzkoako Aldundiak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Fundazioak eta Gogora Institutuak antolatutako erakusketa alegia, ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteak gogoratzeko helburuarekin.