Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Enrique Arias Beaskoetxea egilearen web berri bat estreinatuko du

Xehetasunak
02 Ekaina 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Ekaina 2018

Bertan egile bilbotarraren obra poetikoa eta nazioarteko kolaborazio ugari jasotzen dira
 
Enrique Arias Beaskoetxea  ibilbide politiko zabala enriquearbe.blogspot.com web orrialdean jasotzen da orain. Blog horretan aurkitu daitezkeen edukien artean poesia, eleberriak, ipuinak, egunerokoak, bidaiak, artea, pentsamendua, psikologia eta meditazioa daude.

Web espazio berri honek egileak argitaratu dituen bi liburuei buruzko informazioa eskaintzen du ere, Visible-invisible (Editorial maLuma, 2017) eta La lejanía de las cosas (Ápeiron Ediciones , 2017), horietaz gain zenbait erreseina nabarmen daudelarik ere.

Bestalde, Espainiako eta Frantziako literatura aldizkari elektronikoetan argitaraturiko poema bildumei buruzko informazioa jasotzen da (Biblioteca Cervantes Virtual eta Poemaria Espainian, eta RAL,M Frantzian). Espainia (Ágora), Kolonbia (Túnel de letras) eta Estatu Batuen artean (Furman217) egindako kolaborazio ugariren emaitza diren argitalpenek osatzen dute bilduma.
 

 

María José Mielgok Literarte argitaletxearen ‘Pil-pil y mojo’ aurkeztuko du

Xehetasunak
28 Maiatza 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Maiatza 2018

 
Betiko platerez inguraturiko liteartura da argitaletxe bilbotarraren apustu berria

María José Mielgok Pil-pil y mojo aurkeztuko du datorren maiatzaren 31an, 19:30etan La Bolsa Eraikinean (Ganbara Aretoa. Pilota kalea 10, Bilbo (Alde Zaharra). Mielgok beste 9 euskal eta kanariar egilerekin batera parte hartzen du obra kolektibo honetan. Edizioaren arduraduna da ere.

Gehiago irakurri: María José Mielgok Literarte argitaletxearen ‘Pil-pil y mojo’ aurkeztuko du

Juan Manuel Uríak bere azken lana aurkeztuko du gaur Errenterian

Xehetasunak
16 Maiatza 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Maiatza 2018

 
Obra osatzen duten 50 haikutatik 20 ilustratu ditu egileak

Juan Manuel Uríak K'amékuarhu izeneko bere azken liburua aurkeztuko du 19:30etan. Noski! liburu dendan (Errenteria) izango da eta Sihara Nuñok eta Roberto Reséndizek lagunduko dute.

K'amékuarhu haiku liburu bat da eta Camécuaro lakuaren ertzean idatzita dago, Michoacánen (Mexiko). Izenburua purepepa hizkuntzan idatzita dago, izen bereko eskualde indigenan hitz egiten den hizkuntza alegia, eta Errenteriako poetak hizkuntza horretara itzuli du. Edizio elebiduna da (gaztelera/purepecha), Luces de gálibo argitaletxeak argitaratua.

Obra osatzen duten 50 haikutatik, 20 Uríak tintaz egindako ilustrazioekin ageri dira.

 




 

 

 

Iñaki Martínezek Nadal sariaren finalista izandako eleberriaren bigarren zatia plazaratu du

Xehetasunak
14 Maiatza 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Maiatza 2018

 
Donde los hombres llevaban sombrero eleberria 50eko hamarkadako Habanan garatzen da

Guatemalako jatorria duen egile euskaldunak La ciudad de la mentira eleberriko (Destino, 2016) pertsonaiak elkartzen ditu berriro. Eleberri honekin, Iñaki Martínez 2015eko Nadal Sariaren finalistetako bat izan zen.

Bigarren zati honetan, irakurlea pasa den mende erdialdeko Kuba aurkituko du. Fulgencio Batista diktadoreak emandako estatu kolpearen ondorego marko politikoan garatzen da istorioa. 10 urte pasa dira eta pertsonaiak bere bizitzaren osotasunean daude. La ciudad de la mentira eleberrian amaitu gabe geratu zen amodio istorioari heltzen zaio Destinok argitaraturiko liburu berrian.

Gehiago irakurri: Iñaki Martínezek Nadal sariaren finalista izandako eleberriaren bigarren zatia plazaratu du

Luisa Etxenikek ‘Absoluta presencia’ ETAren terrorismoari buruzko bere eleberria aurkeztuko du Gasteizen

Xehetasunak
07 Maiatza 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Maiatza 2018

 
Belaunaldi berriek gertatutakoa ez ahazteko beharrari erantzuten dio eleberriak 

Datorren asteazkenean, maiatzak 9, Luisa Etxenike Absoluta presencia (Ediciones El Gallo de Oro) bere azken eleberria aurkeztuko du Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean 19:30etan. Egile donostiarrarekin batera Faustino López de Foronda eta Manuel Lezertua egongo dira.

Absoluta presencia Etxenikeren eleberri berria da eta bere gibelean bortizkeria terrorista dago, eta bereziki belaunaldi berriek gertatutakoa ez ahaztearen beharra: «Kasu honetan, hemen haurrek nola bizi izan duten gainean idatzi nahi nuen, adibidez mehatxatutako gurasoen seme alabek. Seguruenik dena Ada eta Luc pertsonaietatik abiatzen da, bigarrenak beste beldur batzuk eta beste toki bat dituelarik. Helduen munduaren eta gazteenen munduaren arteko pasarela batekin du zer ikustekorik».

Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek ‘Absoluta presencia’ ETAren terrorismoari buruzko bere eleberria aurkeztuko du...

Página 59 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio