Urtarriletik hona gure bazkideen azken argitalpenen plazaratzeak iragarri ditugu, unibertso ezberdinetara garamatzaten obrak eta hausnarketak eta emozioak eragiten dizkiguten lanak:  José Ignacio Carneroren azken eleberria "Hombres que caminan solos"; "La herida", Carlos Télez Sedanorena bertsio digitalean; "El ruido de entonces", Anton Arriolaren eskutik; "La montaña del infierno", Marisol Ortiz de Záraterena;  “Medios digitales, participación y opinión pública”, Daniel Barredo idazlearena edo "La escultural Mary" audioliburua, M.J. Praderaren eskutik.

Negua udaberri literario batekin amaitu da, urtaroari dagokionez gain ere luzatuz eta liburu onez jositako 2021 urtea iragarriz. Jarraian, oraindik plazaratzeko zain dauden gure bazkideen zenbait argitalpen iragartzen dizkizuegu:

  • Javier Sagastiberri: udaberria hasita, Erein argitaletxeak bere bostgarren eleberria argitaratzea espero du, “Beltza” izenburua daramana. Eleberri beltz eta historiko honetan, 70eko hamarkadaren amaieran ETAko pistolero izandako esperientziak lehen pertsonan kontatzen ditu bere protagonistak, enkarguzko hilketan profesional moduan aritu aurreko pausoa izanik hori.
  • Amelia Serraller: datorren apirilaren 23an, Liburuaren Eguna, egile eta itzultzaile honen obra berria plazaratuko da, Ediciones Facta-ren eskutik, Félix Maraña euskal idazle eta editorearen hitzaurrearekin eta Harkaitz Canoren azaleko aipamenarekin..
  • Txusmi Sáez: idazle gasteiztarrak bere hurrengo eleberriaren berrikusteka eta zuzenketa prozesuan lanean dabil, genero beltz poliziakoa jorratuz honakoan, eta “Pandora” izenburuarekin. Bere argitaratzea udaberri amaieran izatea aurreikusten da.
  • Ricardo Díez Pellejero idazleak duela lau urte hasi zuen itzulpen eta berridazketa proiektu bati amaiera ematen dabil uneotan. Lantzen ari duen “Poesía búlgara contemporánea” obrak Itzulpenari “Marcelo Reyes” VI Saria irabazi du eta maiatzean plazaratzea espero da, Olifante Ediciones de Poesía argitaletxearen eskutik.  Poeta bulgariar entzutetsuenen aukeraketa bat da eta 15 egileren testuak batzen ditu, Mijail Nedélchev-en hitzaurrearekin. Itzulpena Rada Panchovska itzultzaile aditu eta ospetsuaren lana da, testuen aukeraketa eta poemen egokitze poetikoa ordea Ricardo Díez Pellejeroren ardura delarik.
  • Mikel Santiago idazleak ekainean bere seigarren eleberria plazaratuko du, thriller rockzale eta 90eko hamarkadako kutsuduna, “El mentiroso” eleberriaren unibertsoan girotua: Illunbeko herria eta bertako pertsonaiak.
  • Ager Aguirre idazleak hiru proiektu literario ditu orain esku artean: lehena, “Una(s) Historia(s) de Hu(A)mor” ekainean plazaratzea espero du. Eleberri erromantiko formatu berritzaile bat jorratu du eta protagonistaren oinetakoetan sartzea eta erabakiak haren ordez hartzea ahalbidetuko du. Hartutako erabaki bakoitzak istorioa modu batean edo bestean irakurtzea eragingo du (eleberria irakurtzeko 30.000 modu ezberdin baino gehiago daude) eta eleberri erromantikoen klitxe ezberdinak aurkituko ditu irakurleak. 100 kapitulu baino gehiago dira, 200.000 hitz baino gehiago, istorio berri bat aurkitzeko obra behin eta berriro irakurtzea ahalbidetuz. Bigarren proietua “Realidad aumentada” izenburua daraman thriller bat da, 2021 Amazon Literatura Sariaren baitan plazaratzea espero delarik. Film baten errodajean zehar emakumezko aktore protagonistaren heriotzaren ikerketan kokatzen da obra hau.Hirugarren proiektua, oraindik borradore fasean dagoen fantasiazko trilogia bat da. “DIATHAN, El ciclo de los Dioses” trilogia argitaratu ondoren, bertan egileak Triz eta Garek munduak salbatzeko ibilitako abenturak kontatzen dizkigularik, Agerrek fantasiazko mundu bat asmatzen du berriro, oraingoan beldurgarriagoa, ilunagoa, gordinagoa eta odoltsuagoa, bertan patuak profetizaturiko neskato batek mundu horri eta bere beldurrei aurre egitera beharturik egonez.
  • Cristina Gumuzio idazleak “Privacidad” izenburuko suspentse eleberri bat argitaratuko du udan.
  • Hortensia Alcalá poema bilduma pertsonal bat prestatzen ari da, “edozein altruismo mota gaindituz bihotzaren bakardadeak edo kimerak eraginda, pentsatu gabe bizitzak ihes egin zigun horretan”, eta uda ondoren plazaratuko da.
  • Javier Gilek autofikzio historikoko eleberri bat lantzen ari du, ezerk eragozten ez badu udazkenean argitaratuko duelarik Tabula Rasa Ediciones Behin behineko izenburua “Imagen y ocaso del héroe (guerra del Rif y años de plomo)” da. Bere aitona-amonengan oinarrituriko istorioa da: aitona, Annualgo desastrearen ondorengo (Maroko 1921) gatazketan hildako artilleria ofiziala, Melilla defendatzen, Abd-elKrim buru zuten kabilen erasopean. Amona, Puerto Ricon aberastu ziren Bolívar familia indiano bizkaitarraren ahizpa txikiena. Aitona hiltzen dutenean, amona egilearen aita sabelean zeraman... Istorioak Euskal Herrian berunezko urteak deiturikoekin kontakizun paralelo bat du, “heroi” hitza hainbestetan erabil zen garai haietan alegia.
  • Mertxe Manso “Mirlos blancos” poema bilduma prestatzen dabil, urte amaieran argitaratuko delarik Adeshoras
  • Juan Trillo “Con la barba sobre el hombro” liburuaren prestaketetan lanean ari da, Bernal Díaz del Castillo konkistatzaileak Mexikoko lurraldean izandako gorabeherak jasoz, bai eta “Gereziondo Lorea” liburua amaitzen ere, “La flor del cerezo” bere haiku antologiaren euskarazko bertsioa alegia.
  • Edurne Maiona “El libro de Egoi” lana amaitzear dago, El Nimbo argitaletxeak argitaratuko duelarik. Magia eta fantasiaz beteriko haur eta nerabeentzako sei ipuin dira, horiei esker gazteenek arbasoen jakituriara hurbiltzeko aukera izango dutelarik.
  • Xabier Gutiérrez Márquez idazleak bi literatura proiektu ditu urte honetarako: eleberri bat eta haurrentzako liburu bat, biak plazaratze datarik gabe orain arte.

Eta hori da guztia momentuz, baina badakigu ernealdian dauden beste proiektu ugari badaudela ere. Liburu berri asko ditugu itxoiten 2021 urte honetan eta horik ezagutzeko irrikitan gaude.

Argazkia: Fang-Wei Lin , Unsplash-en