Antonio Ortiz (Xataka), Eva Güell (Anagrama), José Ángel Mañas (idazlea), María Eugenia Salaverri eta Beatriz Celaya (AEE/EIE) eta Porter Anderson (Publishing Perspectives) izan dira Egilearen VI Jardunaldiaren prentsaurrekoan parte hartu dutenak

Gaur goizean Ercilla Hotelean (Bilbo) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VI Jardunaldia aurkeztu dugu komunikabideen aurrean. Aurtengo jardunaldiko protagonista diren profesionalen ordezkaritza ederrarekin egin den prentsaurreko bizi baten baitan, gaurko arratsaldetik bertatik hasita eta bihar egun osoan zehar Azkuna Zentroan jorratuko ditugun gaiak iragarri dira.

Mahaingurua María Eugenia Salaverri idazle, gidoilari eta zinema ekoizleak ireki du Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea den heinean, “egilea ardatz duten jardunaldi hauek bakarrak” direla azpimarratuz, eta jardunaldia bertan parte hartu nahi duenarentzako doakoa dela gogorarazi du, bai eta izaera irekia duela, modu honetan jendartea animatuz Bilboko Azkuna Zentrora hurbil daitezen.

Jarraian Beatriz Celaya kazetari, idazle eta ALT Autores argitaletxeko editoreak adierazi duenez “gure asmoa zera da, literatura munduan gauzak zeharo aldatzen ari direnaren inguruan jendartea pentsaraztea”. Beatriz, AEE/EIEko presidenteorde eta Jardunaldiaren antolatzaile den heinean, mahaiko gainontzeko partaideak aurkeztu ditu, bai eta banan banan hitza eman ere.

Porter Anderson estatubatuarrak Egilearen VI Jardunaldiko nazioarteko gonbidatu moduan hartu du parte mahaian. Publishing Perspectives-eko editore nagusia da eta 2019an Londoneko Liburuaren Nazioarteko Azokaren inaugurazio kazetari izendatu dute (azokan 2019ko Nazioarteko Bikaintasunaren Sarietan ohorea alegia). Andersonek bere hitzaldia hasteko ohartarazi duenez “agian izutu edo erasotu egingo duten gauzak kontatuko ditu gaur eta bihar bitartean...”, baina “ez dator inor edo ezer konbentzitzera”. Komunikabideak metafora burutsu batekin harritu ditu: “perlak ostra abandonatzen duen modu berean, kontakizuna bere oskoletik banantzen da”. Horrekin bihar Azkuna Zentroan 10:00etatik aurrera Beatriz Celayak moderatuko duen Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldian elkarbanatuko dituen gai interesgarriak aurkeztu nahi izan ditu. Amazon Andersonen diskurtsoan agertu da ere, orain arte bost argitaletxe handiri buruz hitz egiten genuen arren, Amazon jada seigarrena dela gogoraraziz, eta ez bakarrik autoedizioari dagokionez.

Anagrama argitaletxearen 50. urteurrenaren ospakizunarekin batera, Egilearen VI Jardunaldiak bertako Marketing eta Negozio Digitaleko Zuzendaria edukiko du berean, Eva Güell alegia, bihar bertan “Formatuen Iraultza” analizatuko duen mahainguru batean parte hartuko duelarik. Bere txandan, “perla ostratik irteteko bidean editoreen nola lagundu behar duten da garrantzitsua” aldarrikatu du, Andersonek botatako metaforari helduz, eta nabarmendu duenez “editoreen erronka sektorean eta irakurleengan aldaketa egon dela konturatzeko gai izatea da”, esaldi honekin Anagramako Presidentea aipatuz.

Bere aldetik, José Ángel Mañas idazleak “dinosaurio” moduan sentitzen dela aitortu du, bere karrera garatu duen azken 25 urteetan bizi izandako aldaketak gogoraraziz. Ziurtatu duenez, “orain merkatua askoz ere atomizatuagorik dago” eta “aldaketa hauek idazleengan eragina eduki dute, lehen aisialdia mugatuagoa baitzen”. Lehen liburuaren aurkaria telebista eta zer gutxi gehiago baldin bazen, orain aurkariak bideojokoak, telesailak, sare sozialak eta abar dira, eta formatu berriak aktore berriak dira idazlearentzako.

Azken txandan, baina garrantzia handiko diskurtsoarekin, Antonio Ortiz Webedia España-ko Pusblishing zuzendari eta Xataka.com-eko ohiko kolaboratzaileak hartu du hitza. “Adimen artifizialaren eragina liburuarengan” mahaingurua zuzenduko du Ortizek bihar, 12:30etan. Antonioren hausnarketaren arabera “Teknologia hasi berri guztiak gehiegizko itxaropen une batean daude” eta “gailu hauek tabletak eta telefono mugikorrak baino sarpen abiadura handiagoa hartu dute jada”. Bere aburuz “argitalpen munduarentzako orain balioa eman dezaketen alternatiba gutxi dago oraindik”, hala nola ahots pertsonalaren garapena podcastentzako, baina bere iritziz “adimen artifizialak argitaletxeen marketingean asko lagundu dezakeen arren, teknologia enpresak beraiek ohartzen ari dira giza gomendioa oinarrizkoa dela”. Bere hizketaldian Netflixen adibidea jarri du, patroi bidezko bere gomendioekin, diziplina humanistikoen erabakiei buruz hitz egin du ere (hots literatura), jada Adimen Artifizialaren araberakoak baitira ere, eta algoritmo bidez idatzi den lehen liburua aipatu du ere.

Prentsaurrekoa partaide bakoitzaren hausnarketa pertsonal sorta batekin amaitu da, besteak beste, zer irakurri makina batek agintzera edo makinak berak liburuak idaztera kondenaturik ote gaude? Edota, nork kontrolatzen ditu algoritmoak? Oraindik ez dakizkigun erantzun interesgarri hauek Egilearen VI Jardunaldian analizatzeko aukera edukiko dugu.

50