Nieves Ábalosek (Monoceros Labs) eta Luis Colladok (Google) adimen artifizialak liburuarengan duen eragina analizatuko dute, Antonio Ortiz (Webedia/Xataca.com) zuzendari edukiko duen mahainguruan

Gure hurrengo irakurketa honakoa esanez aurkituko ote dugu: Ok Google, zein liburu irakurri beharko nuke orain? Nola sortuko da konfiantza ahots bidezko laguntzaile pertsonal hauengan?  Nola pasako dira metadatuak lehen planora, eta nola aldatuko dituzte marketing metodoak? Laguntzaile hauetan sartzen ari den adimen artifizialaren araberakoa izango da dena eta ezer hobeagorik teknologia berri hauetan adituak direnak horiei buruz hitz egiten edukitzea baino, argitalpen sektoreak berandu baino lehen aurre egin beharko baitio horri.

Euskadiko Idazleen Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesari esker -eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDROren laguntzari esker- antolatzen duen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ jardunaldiaren VI edizioak laguntzaile pertsonal berrien iritsiera analizatuko du, hots Amazon Alexa, Google Home edo Apple-en Home Pod, gure gailuen bitartez hurrengo irakurketak aurkitzeko modu berriak baitira.

 

PARTE HARTZAILEAK

100

Luis Collado

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Ekonomia Zientzietan eta Enpresan Lizentziaduna eta Marketingean Masterra, Aliantza Estrategikoetan Zuzendaria da (Global Product Partnerships Manager) Google Espainian.

Luisek 10 urteko esperientzia du finantza sektorean eta marketing aholkularitzan, eta 15 urte baino gehiago argitalpen munduan lan ezberdinak burutzen.

Argitalpen industriaren baitan, Luisek Pearson-en egin du lan, bertan Alorreko Zuzendari Nagusia izanik, ondoren McGraw-Hill Espainian Promozio eta Marketing Zuzendari izendatuz, Googlen lan egiten hasi aurretik.

Googlen egiten duen lana editoreekin, kultura eta hezkuntza erakundeekin edo beste informazio iturriekin lankidetzan fokatzen da, direla hauek tradizionalak edo aro digitalean jaiotakoak, bai eta eduki sortzaileekin ere, elkar lanean aritzeko, Interneten duten presentziaren garapenari konponbide ezberdinak bilatzen laguntzeko, audientzia potentzialetara hurbiltzeko eta alor digitalean haien negozioa maximizatzeko.

 

100

Nieves Ábalos

Monoceros Labs-eko fundatzailea, Espainian Alexa eta Google Assistant laguntzaileentzako ahots bidezko aplikazioak sortzen espezializaturiko lehen estudioetako bat alegia. Haur eta helduengan pentsatuz elkarrizketa esperientziak sortu eta diseinatzen ditu, hala nola jolasak (Alexaren “Veo Veo”) edo hezkuntza eta ongizaterako aplikazioak (“Historias para recordar”, Alzheimer gaixoentzako).

Ingeniari Informatikoa formakuntzaz (UGR alumni), ikerketa eta berrikuntza alorrera pasatu zen karrera amaitzean. Lengoaia Naturalaren Prozesamendua, Elkarrizketa Sistemak (edozein elkarrizketa interfaceri modu akademikoan deitzeko modua) eta Adimen Artifizialaren alorrak landu ditu azken 10 urteetan. Bere lehen ahots bidezko laguntzailea 2009an sortutako maiordomo domotikoa izan zen.

 

100

Antonio Ortiz (moderatzailea)

Weblogs sl-ko fundatzaileetako bat izan zen, aro digitalean jaiotako komunikabideetan enpresa aitzindaria alegia. Hau Webedia-k erosi ondoren talde frantsean Publishing Zuzendari lanak burutu ditu. Ingeniaria formakuntzaz (Informatika, Malagako Unibertsitatea), komunikabideen sorkuntza eta garapena bere bokazio teknikoarekin lotuko zituen karrera profesionala aukeratu zuen. 15 urte daramatza ekosistema digitala bere blog pertsonaletik eta Xataka.com-etik analizatzen.

Datorren irailaren 13an, ostiralez, 12:30etan egingo den mahainguru honetarako sarrera doakoa da, aurretiaz plaza erreserbatuz ondoko eposta helbidean: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..

Egilearen VI Jardunaldiaren programa osoa kontsultatzeko, hemen.