#Egilea22 XI Jardunaldiak. 2022ko irailak 8 eta 9
“Liburuaren bidaiak” izenburupean streaming plataformetaraino iristeko estrategiei buruz hitz egingo dugu, plataforma horiek bisualak zein audio formatukoak izan, bai eta formatu horietara guztietara egokitzeko argitalpen sektoreak bizitzen ari duen metamorfosiari eta kultura kontsumitzeko modu berriei buruz ere arituko gara.
Publiko guztietara lengoaia guztietan iristeko gakoak eskainiko dira eta liburu batek bere helmuga ezberdinetara iristeko egin behar dituen bidaien ibilbideak azalduko dira.
Dena aldatzen ari den garai hauetan Liburuaren bidaiei buruz hitz egitea funtsezkoa dela deritzogu. Eduki eta formatu sortzaile garen heinean garrantzitsua da jokalari berrietara nola iristen jakitea, bai eta XXI mendean streaming bidezko kontsumoarekin egile eskubideak nola defendatzen diren ezagutzea ere. Jada existitzen diren prozedurei buruz hitz egingo dugu, hots komunikabideak, aldizkari kulturalak, liburutegiak eta pentsamendu kulturalaren toki hauek garai berrietara nola egokitzen diren ere.
Honakoak jakin nahi badituzu:
- Zer egin zure liburua audientzia guztietara iristeko?
- Zein pauso eman behar dituzu benetako eraldaketa bat gertatzeko?
- Nola zuzentzen gatzaizkie sortzaileak formatu berrien ekoizleei?
- Zein egile eta editore eskubide ezagutu behar ditugu jauzia emateko?
- Zein negozio eredu dira streaming plataformak?
- Formatu aldaketa batek lengoaia aldaketa bat esan nahi al du?
Jardunaldi hauetan galdera hauen eta beste askoren erantzunak aurkituko dituzu. Topaketa honen formatua presentziala izango da, hitzaldiekin, mahai inguruekin eta tailerrekin, Bizkaiko Foru Liburutegian, ostegunean hasiz, 2022ko irailak 8, 17:30etik aurrera, eta ostiralean jarraituz, 2022ko irailak 9, 09:30etik aurrera goizez eta 16:30etik aurrera arratsaldez. Tokiak mugatuak dira. Erreserbatu zure plaza ondoko e-postara idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Jarraian #Egilea22 IX Jardunaldien programa osoa agertzen dizuegu.
#Egilea 22 IX Jardunaldien programa:
Osteguna, 2022ko irailak 8
17.00ean. ANTZERKI IDAZKETA TAILERRA. Sergi Belbel antzerkigile, antzerki zuzendari eta antzezlan itzultzailearen eskutik. Cedroren babesarekin.
18:30etan. SOLASALDIA. Sortzaileen aldetik espazio berrien konkista. Ramón Andrés Saiakera Sari Nazionalaren eta Edurne Portela, idazlearen artean. Moderatzailea: Javier Maura, idazlea.
Espazio berrien konkistak nola eragiten dio sortzaileari? Iraultza digitalak edo adimen artifizialak mundua oinarri etiko egoki batekin pentsatzeko eta eraikitzeko une batean jarri dute kultura. Solasaldi hau sortzailearen ikuspuntutik egingo da, editorearen, ekoizlearen edo sektoreko beste eragileen ikuspuntutik egin ordez, honako hauek hurrengo egunean hitz egingo dutelarik. Filosofoak eta historialariak, biak saiakera idazleak, literatura eta mundua mugitzen duten gaiak aztertuko dituzte, bai eta teknologiek edo sormen formatuek nola eragiten duten ere.
Ostirala, 2022ko iralilak9
09:30ean. AURKEZPEN INSTITUZIONALA. Jardunaldien gaiari eta garrantziari hitzaurrea jardunaldien babesleen eskutik (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Cedro) bai eta antolatzaileen aldetik ere (Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea).
10:00etan. HITZALDIA. Literatura proiektuak streaming plataformetan posizionatzea eta saltzea. Elena Neiraren eskutik, ikus-entzunezko eredu berrietan aditua.
Hitzaldi honetan, literatura lan bat plataformetan saltzeko helburuarekin, horiek posizionatzeko eta komertzialki erakargarriagoa egiteko tresna egokienak azalduko dira. Salmenta zirkulu ezberdinak jorratuko dira ere, erosketa departamentuentzako erakargarriak egiteko aholku batzuekin batera.
11:00etan. EZTABAIDA MAHAIA. Liburu bat ikus-entzunezko formatuetara bihurtzeko prozesuak. Ángeles González Sinde, zinema zuzendaria, gidoilaria eta Kultura ministro ohia; Nazaret García Crespo, Stories2beko fundatzailea, eta Joana Chilet, Adapta Marketeko fundatzailea.
Erakunde eta enpresen buru dauden hiru emakume, haien helburuen artean literatura eta zinema munduak lotzeko bidea erraztea, eskubideen defentsa, laguntzen kudeaketa eta sortzaileei babesa ematea daudelarik. Argitalpen sektorearentzako, bai eta produktoreentzako eta plataformentzako ere ireki diren aukerei buruz mintzatuko dira.
12:00etan. EZTABAIDA MAHAIA. Liburuaren munduaren gaineko hausnarketa egiteko tokiak. Santi Montañés, Publishers Weekly-ko editorea; Manuel Ortuño, Trama argitaletxeko eta Texturas aldizkariko editorea eta Espainiako Aldizkari Kulturalen Elkarteko (ARCE) presidentea; Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria, eta Pepe Verdes, Librotea-ko zuzendaria.
Lehen mailako lau goi kargu hauek, literatura aldizkariek, agerkarietako eranskin kulturalek eta literatura jaialdiek iraultza digital berriarekin sektorearen sarean jokatzen duten eginkizunari buruz hitz egingo dute.
13:00etan. SOLASALDIA. “Liburuaren gerrei” buruzko solasaldia. John B. Thompson, Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia katedraduna eta Javier Celaya, Dosdoce.com-eko kide fundatzailea.
Iraultza digitalak industria eraldatu du, aurrekaririk ez duen boterea jarduten duten jokalari berriak sortuz orain, eta argitalpen modu berrien aniztasunari bide emanez. Informazioaren eta komunikazioaren ingurunea zabaldu duela da fenomeno honetan garrantzia handiena duena, editoreek aro digitalean duten rola birdefinitzea bilatzen duten heinean, erronka berriak eta aukera berriak sortuz.
16.30ean. ZINEMA GIDOI TAILERRA. María Eugenia Salaverriren eskutik, idazlea, gidoilaria, zinema ekoizlea, kazetaria, abesti konposatzailea eta AEE/EIEko presidentea. Cedroren babesarekin.
18.00etan. TESTUAK BIDEOJOKOETARA EGOKITZEKO TAILERRA. Martín Gómezen eskutik, kudeatzaile eta aholkulari kulturala. Cedroren babesarekin.
Raúl Moreno Supervía antzezle eta antzerki zuzendariak gidatuko ditu Jardunaldiak.
Erreserbatu lehenbailehen zure plaza ondoko e-postara idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Eztabaidarako Jardunaldiak
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak Bilbon egingo dira beste behin ere, bederatzigarren urtez jarraian.
Topagune honek, bere jatorritik, Europako edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako adituak Euskadira hurbiltzen ditu, argitalpen sektoreari buruzko haien ezagutza ekar dezaten, DepartamentoEusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesari esker eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzarekin.