Carlos Télez Sedanoren hirugarren eleberria plazaratu berri da, "La habitación de los sueños rotos",  Lekla argitaletxearen eskutik.

Carlosi berari eskatu diogu obra berri hau aurkez diezagun: “Eleberri autobiografikoa izan gabe, egia da nire aitaren gaixotasuna eta ondoko heriotza erabakigarria izan zela tramari testuingurua emateko. Honek ez du esan nahi protagonistaren aita hiltzen denik. Egia esan, idatzi ditudan hiru eleberrietatik aita hiltzen ez den bakarra da. Oinarrian, deskonposizio prozesuan dagoen familia baten istorioa da, bertan Albertok, aktore nagusiak alegia, eleberria ahotsik ez duelarik. Alberto dagoen gelan bisitatzen duten pertsonen testigantzen bitartez argituko dira bertara eraman duten arrazoiak, zer nolako bizitza zeraman, zer nolako etorkizun planak zituen eta zein ziurgabea den itxaroten duen oraina. “La herida” nire bigarren eleberria argitaratu baino lehenxeago auto batek oinezkoentzako pasabide batean ia harrapatu ninduenean otu zitzaidan ideia. Istripu inozo eta saihesgarri batekin ahanzturan geratu diren proiektu, ilusio eta ideia handien inguruan pentsatu nuen. Eleberriaren egiturarako, nire idazle kuttunetakoa den Jim Thompsoen “El Exterminio” eleberrian inspiratu nintzen. Momentuz nire alderdirik rockzaleena utziz, eleberri honetan nire aurreko lanak markatzen zituzten erreferentzia musikalak albo batean utzi ditut. Proiektu berri hau irakurlek atsegitea espero dut”.

Eskerrak ematen dizkiogu Carlosi bere azken eleberria ezagutzera eman izanagatik eta arrakasta eta poz handiak opa dizkiogu obra berri honekin.

"La habitación de los sueños rotos" eleberriaren sinopsia

Liburu hau gustatuko zaizu...

Alberto bere senitarteko eta lagun minen bisitak jasotzen dituen gela batean dago. Bertatik desfilatzen dute Cristina bere emazteak, nortasun irentzaile eta autoritarioarekin; Andrés bere lagunetako bat, dibortziatzeko zorian eta edarizalea; Esther bere ama, izaera hotz eta egoista duena; Beatriz, bere lagun hoberena, nahiz eta hainbesterako ez izan; Rubén, bere beste lagun bat, surfzale amorratua den makarra bat; Isabel, bere arreba txikia, independentea eta zaila, edo Ramón, bere aitaginarreba, maitekorra eta bere familiarekin konprometitua. Pertsonaia hauek guztiek, konfesatoki moduan, Alberto gela horretara eraman duten arrazoiak argituko dizkiote irakurleari, aurretik eraman duen bizitza, bere etorkizuneko planak edo, patuaren ironiak, esperoan duten orainaldi ziurgabea.

Egileak, bere izpiritu rockzaleena atzean utziz, baina bere nortasun-ezaugarriei uko egin gabe, deskonposizio prozesuan dagoen familia bat erakusten saiatzen da eleberri honekin. Era berean, pertsonaia bakoitzaren kontraesanak eta miseriak, nola norberak bere buruari buruz duen iritzia ez den beti -edo inoiz- gainontzekoen iritziarekin lerrokatzen. Eta, gainera, pertsonaia guztien artean izendatzaile komun bat dago: gutxien axola duena Albertoren egoera eta honek pentsatu edo esan dezakeena da. Axola duen bakarra horietako bakoitzaren interes propioa da.