Gaur gure web orrialdean Javier Sagastiberriren azken eleberria aurkezten dizuegu, "Muerte en el Carlton", Erein argitaletxearen eskutik.
Eleberri poliziako baten aurrean gaude, bere egilearen bostgarrena, bertan, Agatha Christieren obren eragin argiarekin, ikerketan zehar hilketaren eta hilketaren susmagarrien arteko harremanetan murgilduz.
Javier Sagastiberrik berak bere obrari buruz hitzegin digu: “ ‘Muerte en el Carlton’ eleberri poliziakoa da, bere izenburutik bertatik asma daitekeen moduan, baina zerbait gehiago izaten saiatzen da. Alde batetik, berez poliziakoa den traman, Neguriko enpresari garrantzitsua den Juan Artolaberen hilketa ikertzen da. Artolabe bere hirurogeita hamargarren urtebetetzen festan hiltzen dute Bilboko Carlton hotelean, bertan ehun gonbidatu baino gehiago daudelarik. Hilketa azalduko luketen enpresariaren konpondu gabeko kontu ugari ezagutzen joango da irakurlea. Asko dira susmagarriak eta amaierara arte ez da jakingo nor izan del hiltzailea. Baina eleberrian aurrera egin ahala, irakurleak beste misterio bat ezagutzeko interes handiagoa edukiko du: Nor da benetan Juan Artolabe eta zeintzuk dira bere negozioetan eta bere lagun eta senitartekoekin ere hain gupidagabe jokatzeko arrazoiak? Eta horretan guztian sakontzeko, pasa den mendeko 80 eta 90eko hamarkadetan gure historia eraiki duten indarkeria ezberdinetan murgildu beharko dugu”.
Eskerrak ematen dizkiogu Javier Sagastiberriri bere obratik gehien nabarmentzen duena gurekin elkarbanatzeagatik eta obra honek poz handiak ekartzea opa diogu.
"Muerte en el Carlton" eleberriaren sinopsia
«Hainbeste luxuk nazka sentimendu bat eragin zion: hain harroputza zen gizon batek etsai asko irabaziko zituen hirurogei urte bete aurretik. Gauza jakina zen orain atsekabe plantak eginez deklaratzen zuten askok enpresariaren heriotzarekin poztu egin zirela. Baina haiek ez zeuden bertan bere etsaiak zeintzuk ziren agertzeko, hiltzailea nor zen ezagutzeko baizik».
Bilbao. Carlton Hotela.
Juan Artolabe, Bizkaikoa enpresari boteretsuenetako bat, bere urtebetetze bestan bertan hil dute ehun gonbidatu baino gehiagoren aurrean. Poliziak ospakizunera bertaratutakoak atxiki ditu: denak dira susmagarri.
Ana Larburu Ertzaintzako ofizialordeak ongi daki bere aurrean kasu korapilatsu bat duela, eta gehiago ikertu ahala, gehiago korapilatzen da –«aberatsak beti dira konplikatuak»–. Komisaldegiko bere kideekin batera, gibelean gordetzen den istorioa argitzen saiatuko da.
Liburu hau biktimaren iraganera bidaia bat da, bai eta horrek guztiak orainaldira ekarri dituen ondorio guztietara ere: legez kanpoko negozioak eta familia liskarrak argitara aterako dira. Sekretu guztiak agertzeko ordua iritsi da.
Honakoa, zalantzarik gabe, mundu guztiak ahotan izango duen heriotza izango da.
Obraren aurkezpen bideoa.