Pilar Lloves idazlearen hirugarren eleberria aurkezten dugu, "Que nadie se apiade de mí" izenburua daramana eta Editorial Nimbo argitaletxearen eskutik plazaratua.
Pilar Llovesek berak bere burua “sentimenduen narratzaile” moduan aurkezten du, eta bide horretan bere hirugarren eleberria da honakoa. Harrapatu eta zalantzan jartzen zaituen istorio bihotz-erdiragarri bat da, bertan iraganak eragiten duen mina eta orainaldian dituen ondorioak jorratzen direlarik, hori guztia itxaropen izpi batekin ikusia.
Liburu honetatik zer nabarmenduko luke gehien galdetu diogu Pilarri berari: “ ‘Que nadie se apiade de mi’ gure mundu bakartiaren islada leiala da. Gure garaiko giza gertaerak aztertzea, pentsatzea, sentitzea, berriro bizitzea ahalbidetzen digun sormen lan bat da, eta horren inguruan gure buruari galdegitera eramango gaitu, tramaren irtenbidea aurkitu arte. Liburu honetan poliziako eta erromantiko bitartean dagoen trama bat dago, suizidioari buruz puri-purian dagoen eztabaidarekin”.
Eskerrak ematen dizkiogu Pilarri bere hitzengatik eta arrakasta handia opa digu eleberri berri honekin.
Berri hau aprobetxatzen dugu gogorarazteko datorren urtarrilaren 19an, 19:30etan, Pilarrek Asociación Ensanche XIX elkarteko “Encuentros con la Cultura” jardunaldian parte hartuko duela, bertan Javier Otaola gure kideak elkarrizketatuko duelarik. Topaketa Zoon bitartez egingo da. Sartzeko gakoak honakoak dira: Bilera ID: 890 5838 2788. Sartzeko kodea: 226459.
"Que nadie se apiade de mí” eleberriaren sinopsia
Zergatik hausnartzen dugu gertaeren ondoren?
Irakurle maitea: utzidazu dilema moral eta etiko bat aurkezten.
Norbaitek zuri edo zure senitartekoren bati mina egiten badio, justizia zure kabuz hartuko zenuke?
Egingo bazenu, poliziarengana joko zenuke?
Zure delitua norbaiti aitortuko zenioke?
Norbaitek zu agerian uzteko beldurrarekin bizi ahalko zinateke?
Eta zuk... zer egingo zenuke Sandraren azalean egongo bazina?
Sandrak dena du zoriontsu izateko: familia konbentzional bat, bizitza erosoa eta lan on bat haurrentzako psikologo moduan, baina apurturik jarraitzen du, bere barnean zauri handi baten zati hautsiak gordetzen. Bakardadeari aurre egiten jarraitzen dion emakume bat da, horregatik bere bizitzari amaiera jartzeko erabakia hartzen du. Ongi planeatu zuen, baina ezer ez zen berak nahi bezala irten.
Orain, bere ekintzen erantzukizuna bere gain hartu behar du eta bere bakardadearekin berriro ere aurkitu, bere penarekin, bere hutsunearekin; Isiluneak, torturatzen duten mamuak, deskonfiantza eta bere min emozionala atzean utzi behar ditu; barne bidaia batean bere burua berreraikitzen ikasi behar du. Psikiatrak lagunduko ote luke? Bere sufrimendu eta mina azaltzeko gai izango ote litzateke? Bere “delitua” aitortzera iritsiko ote da?
Egileak, bihotz-erdiragarri eta trajikoa den doinuarekin, bere orrialdeetan zehar, borrokatzeko ia ezer geratzen ez denean edozein pertsonaren bizitza islatzen du; baina beti da posible itxaropen hondar bat aurkitzea.
Obraren booktrailerra.