“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketaren VIII edizioak, irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egingo dena, mundu osoko espezialistak elkartuko ditu.
Istorioak kontatzeko modu berriak eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriak izango dira jorratuko diren gai handietako batzuk.
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilaria, eta Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna izango dira topaketa hau inauguratzeko arduradunak, eta horiekin batera argitalpen sektore barruan dauden beste pertsona ugari egongo dira, bai eta idazleak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak eta lehen mailako pentsalariak gertutik ezagutu nahi dituzten pertsonak ere. COVID afera dela eta, aforoa murriztua izango da.
“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldien VIII Edizioa, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko Idazleen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin, irailaren 9 eta 10ean egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian. Presentziala izango den VIII topaketa honen leloa honakoa izango da; “Kultura eta bere industria elkarrekin ber-imajinatuz”; kulturaren industriak aurre egin beharreko erronka berri eta arriskuen gainean adituak hausnartzera eramango dituen leloa alegia, honen bitartez bi galdera handi planteatuz: Noiz utziko diogu irakurtzeari? Sortzailea argitalpen eszena berritik desagertuko al da?
Topaketa honen formatua presentziala eta Streaming bidez izango da, BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIAN egingo diren hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrekin, 2021eko irailaren 9tik, ostegunez, 16:00etatik 19:30etara, 2021eko irailaren 10era arte, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
ESZENATOKI BERRI BAT, MEDIO BERRIAK
Gai honi eta beste askori erantzuna emateko, topaketan maila handiko hizlariak aurkituko ditugu, hots Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia Politikoko katedradun eta Florentziako Europako Institutuko irakasle den Daniel Innerarity, honek inauguratuko duelarik ekitaldia irailaren 9an, ostegunez.
Beste hizlarietako bat Roger Casas-Alatriste izango da, El Cañonazo-ko sortzailea, transmedia edukien ekoizpenean espezializaturiko enpresa alegia, honek irekiko duelarik ostiraleko inaugurazio hitzaldia, argitalpen eszena berrian sortzailearen papera eta medio ezberdinetara bere egokitzea planteatuz.
Mundua ulertzeko moduan aldatzen ari dena zer den aurkitzeko, aditu ugariren laguntza edukiko dugu, hots Dany Sadia, Dixo-ko CEO; José Ángel Esteban, Grupo Vocento-ko audio zuzendaria; Nazareth García Crespo, Madfilm-eko kide fundatzailea; eta Javier Celaya, PODIMO España eta LATAM-en zuzendari nagusia. Horiek guztiak eztabaida mahai batean arituko dira, bertan istorioak kontatzeko modu berriei buruz eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriei buruz hitz egingo dutelarik: audioliburuak, podcastak, telebista sailak, filmak eta argitalpen munduak iraultza digital berrira ekarri duen guztia.
Kultura ekoizpena bere jatorriko lekutik haratago zirkulatzea eta muga geografiko, politiko, linguistiko eta kulturalak gainditzea lortzeko modua izango da topaketan jorratuko den beste gaietako bat. Gai honi erantzuna emateko honakoak arituko dira; Joxemari Sors, Elkar taldeko kide fundatzailea; María Lynch, co-fundadora y agente literaria de Casanovas&Lynch-eko kide fundatzailea eta literatura agentea, eta Martín Gómez, kultura kudeatzaile eta aholkularia.
Topaketan ez da faltako Ángela Vallvey eta María Eugenia Salaverri idazleen arteko solasaldia, egungo argitalpen munduan egile eta sortzaile izateari buruz arituko direlarik. Ángela Vallvey idazlea, kazetaria eta Nadal sariko irabazle eta Planeta sariko finalista da, beste sari batzuen artean, eta María Eugenia Salaverri idazlea da ere, bai eta kazetaria, gidoilaria eta Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea.
FORMAKUNTZA TAILERRAK
Proposamen hauei, idazleentzako Formakuntza Tailerrak gaineratu behar zaizkie, Cedro-ren babesa edukiko dutelarik. Horietako lehenak “original bat amaitu gabeko liburu bat da” izenburua darama eta Jesús Ortiz editoreak zuzenduko du, bertan eskuizkribua ekoizpenera sartu aurretik duen prozesua landuko delarik. Bigarren tailerrak Nola sortu narratiba berriak? du izenburu moduan eta Bibiana Ricciardi idazlearen zuzendaritzapean entzunezko edo ikus-entzunezko idazkien ekoizpena bai eta haien egokitzapena jorratuko ditu. Azkenik, hirugarren tailerra “Idazlearen karrera: idatzi, ezagutzera eman eta argitaratu” izango da, idazle baten karreraren garapena eta proiekzioa orientatzeko ibilbide orria alegia, Martín Gómez kultura kudeatzaileak zuzenduko duelarik.
EZTABAIDARAKO JARDUNALDIAK
2012an jaio zirenetik, “Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketek euskal adituak espezialista globalekin elkartzea ahalbidetu dute (editoreak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), bai eta sektoreak gurutzatzen ari duen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzea ere, horrekin batera Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz.
Pandemiak utzi dizkigun ziurgabetasunak kudeatzea da jardunaldi hauen helburua, bai eta horiek arrisku kalkulagarri nola bilakatu ahal ditugun asmatzea ere. Transmedia formatuak dituzten edukiak bilatzen eta ekoizten lagunduko duten eta kulturaren barruan negozio ildo berriak mesedetuko dituzten narratibei buruz hitz egingo da. Formatu berrien arau markoei buruz hitz egingo da, egile eskubideei buruz, banan banako salmenta modu berriei buruz, harpidetza plataformei buruz eta argitalpen eta ikus-entzunezko sektorearen inguruan dagoen guztiari buruz, hala nola liburu-denak, banatzaileak, egileak eta editoreak, bai eta argitaratzen den, irakurtzen den eta entzuten den formatuei buruz ere.