Juan Miguel Idiazábalen poema-liburu berria aurkezten dugu, "Cuánto tiempo más llevará", Niña Pez Ediciones argitaletxeak plazaratua.
Covid-19aren ondorioz Argentinan bizitako konfinamenduan zehar jaio den obra da honakoa. Bertan egile argentinarrak denboraldi horretan zehar esperimentatutako sentsazio eta sentimenduak, askorentzako ere gureak izan direnak, elkarbanatzen ditu eta ahotsa ematen die.
Liburua paperean eta digitalean argitaratu da eta Argentinatik kanpo eskuratu daiteke.
Plazaratze honi buruzko iritzia ematea eskatu diogu Juan Miguel Idiazábali, bai eta bere idazle ibilbidean liburu honek zer esan nahi duen azaltzea ere.
Galdera – Zer nabarmentzen duzu liburu honetan?
Erantzuna – Liburu berri honetan nire konfort gunetik pixkat urrundu nintzen,ez baitut begirada kritikoarekin idatzi ez eta gai sozialki eta politikoki kargatuei buruz ere. Argentitan derrigorrezko isolamendu sozialeko denboraldian zehar jaio zen liburu hau, hura denboraldi oso luzea izanik, ziurgabetasunez eta berri faltsuz eta desinformazioz josia, bai ofiziala bai eta oposizio politikotik zetorrena. Honek, Mar de Platan, nire jaioterrian eta bizi naizen tokian alegia, bizitzen ari genuena hitzetan bihurtzera eraman ninduen, eta gu bezala itxialdian zeuden pertsona askok izandako esperientziaren antzekoa izan zela iruditzen zait. Eta guk esaten dut, nik nire bikotearekin batera isolaturik egoteko zortea izan nuelako, baina beste pertsona batzuek ezer ez edo gauza gutxi egin zezaketen bakarrik 9 hilabetez. Liburuak ukitu esperimental txiki bat duten poema ugari aurkezten ditu, irakurlea deskontrakturatzeko asmoa duten oso gauza txikiak, esanahiz kargaturik egon daitezkeen bertso hauetan barna dabilen bitartean.
G – Zer esan nahi du honek niretzako egile moduan dudan nire bilakaeran?
E - “Cuánto tiempo más llevará” liburua sortzen jarraitzeko eta hazten jarraitzeko apustua izan zen. 2020 urteak oso aktibo aurkitu ninduen egile moduan, urte hartan zehar 2 liburu idatzi eta argitaratu ahal izan bainuen (“Esa partícula que llamas Dios” Halley Ediciones; eta "Lo que perdimos" Herensuge), eta nire hirikoa ez izanagatik ezagutzen ez ninduen argitaletxe bati beste lan bat aurkezteko aukera izatea, eta eskuizkribua zuzenketa gehiegirik gabe eta koma bat edo beste txikikeriaren bat aldatzeko gomendioak beste ezer gabe jada onartua izateak, honakoa bide zuzena dela esan nahi du. Idazten eta apustuan jarraitu behar dudala. Eta apustua bikoitza da, adierazteko bide honen aldeko apustuan jarraitu behar dudala uste baitut, baina horretaz gain nire konfort gunetik irteteko apustuan jarraitu behar dudala ere uste dut, geroz eta gehiago idatzi behar dudala.
Eskerrak ematen dizkiogu Juan Manuel Idiazábali poema-liburu honen aurrean bere sentsazioak gurekin elkarbanatzeagatik, eta arrakasta handiak opa dizkiogu.
"Cuánto tiempo más llevará" liburuaren sinopsia
“Cuánto tiempo más llevará” musika bolumen bizian entzuten eta oihuka abesteko idazketa moztuz idatzi zen. Liburu hau irakurtzeko derrigorrezkoa da egileak emandako erritual hau jarraitzea. Poema-liburu honek COVIDak inposaturiko itxialdia gako erreflexiboan ikertzen saiatzen da; egoera depresiboak; eta gizakiei dagokien soziabilitate beharra. Serú Giránek liburu honi izena ematen dion abestian abesten zuen moduan: denborarekin aldatzen gara, haratago begiratzen dugu, eta ez dakigu zenbat ezjakintasun dagoen gure gorputzetan. “Cuánto tiempo más llevará” liburuak basoan bakarrik sentitzearen eta inguratzen gaituen guztiarekin konektaturik egotearen sentimendu horrekin lotzen gaitu, gure bizitzetako unerik transzendentalenetako bat igarotzen laguntzeko helburuarekin.
Honakoa liburuko poema bat da:
Hay una pájara que canta hermosamente
desde su jaula virtualizada,
aunque no entiendo una goma de ruso,
siento que como el ave de Maya Angelou
va a resurgir y elevarse.
La vida no es vida en el zoológico,
nuestras jaulas se achican
con cada suspiro triste,
salimos al balcón a ejercitar,
mi capacidad de asombro
yace muerta al lado de la lavandina
que escribe y escribe como loca.