Iñaki Sainz de Murieta idazlearen eta Miguel Berzosa ilustratzailearen “Kanideren abenturak” sailaren bi lehen aleak plazaratu berri dira.

“Zaldien koba” eta “Suaren zeremonia” liburuen euskarazko itzulpena eta argitalpena META! 2019 crowdfunding deialdiari esker egin da, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailak sustaturik.

Iñaki Sainz de Murietaren proiektua 2019ko deialdira aurkeztutako 38 proposamenen artean aukertu zirenetako bat izan da. Ekimen honi esker, “Kanideren abenturak” bildumako lehen bi aleak euskara itzuli eta argitaratzeko aukera egon da: “Zaldien koba” eta “Suaren zeremonia”. Itzulpenean Kolso Edorta Carranzak eta Iñaki Sainz de Murieta liburuen egileak berak hartu dute parte.

Gainera, bi obra hauen aleen lote handi bat Gipuzkoako liburutegi eta ikastetxeetara dohaintzan emango dira.

META! ekimenari buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Goteo plataformak sustatutako ekimen honek lau urte daramatza probintzia honetan kokaturiko eta bertako eragile eta kolektiboek garatutako proiektuak bultzatzen.

Urtero 15 proiektu aukeratzen dira, horietarako crowdfunding kanpainak irekiz. Gainera, herritarrek jarritako euro bakoitzagatik Aldundiak beste euro bateko diru-laguntza ematen dien aukeratutakoei, 4.700 euroko mugaraino, bai eta formakuntza eta akonpainamendua ere.

2020ko META! deialdiak pasa den uztailaren 16an itxi zuen proiektuak aurkezteko epea.

“Kanideren abenturak” sailari buruz

”Kanideren abenturak” bilduma (Verbum Argitaletxea), bere bi lehen aleak euskarara itzuli berri dituena alegia, Iñaki Sainz de Murieta bere egileak arkeologiarengan zuen interesetik jaio zen, bai eta aurrehistoria jorratzen zuten haur eta gazteentzako liburu eskasia zegoela antzeman izanagatik ere.

Liburu hauek 9 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendurik daude eta haur eta helduentzako literaturen arteko zubia dira.

Istorioen protagonista zazpi urte inguruko haurra da, Kanide, bere gorabeherak lehen pertsonan kontatuz. Irakurlea harrapatzen duten elkarrizketa eta trama dinamikoen bitartez, aldi berean puntu hezigarri bat emanez, egileak aurrehistorian nola bizi zen modu dibertigarri eta atseginean ezagutaraztea du helburu.

Orain itzulitako bi aleetako bakoitza,ondoz ondoko lau kontakizunek osatzen dute, arkeologia esperimentaleko lamina banarekin amaituz kontakizun bakoitza, irakurleek iraganeko teknikak pertsonalki esperimentatu eta ikertzeko aukera izan dezaten.

Bilduma, orain arte, 5 alek osatzen dute:
1. Zaldien koba (euskarara itzulia)
2. Suaren zeremonia (euskarara itzulia)