Jesús María Sáez idazlearen obra berria salmentara atera berri da, "Kazajistán" izenburua daraman Gerra Hotzean girotutako espioitza thriller bat.

Fikzio honetan (erreala izan daitekeen arren), egileak armamentu lehiaren zentzugabekeriaren gainean hausnarketa eragin nahi digu, bai eta fundamentalismo erlijioso erradikalaren izugarrikerien gainean ere.

“Kazajistán” liburua, "Siberia" liburuarekin hasitako “Trilogía del Este” sortaren bigarren zatia da, azken hau Amazonen formatu elektronikoan salduenetakoa den espioitza liburuetako bat alegia eta Jesús María Sáezen obrarik nabarmenenetakoa ere. Edozein kasutan, trilogia baten baitan egon arren eta lehen liburuko pertsonaiak berriro taularatzen dituen arren, obra berria modu independentean irakurri daiteke.

Sinopsia

Gerra Hotzean, El Polígono instalazioetan, Kazakhstanen, Sobietar Batasunak laurehun lehergailu nuklear baino gehiago lehertu zituen bere armategia probatu eta perfekzionatzeko. SESBren desegitearen ondoren eremu hori itxi egin zuten, baina krisialdia eskualde horretara denbora luzerako iritsi zenez, eskrupulurik gabeko trafikatzaile batzuek uranio eta plutonio hondakinekin salerosketan hasi ziren. Islamiar terroristek plutonio-239 nukleoak erosi zituzten ondoren erabiltzeko.

Orain, Ekialdean beldurra areagotu egin da, ezagutza tekniko nahiko eta nukleo horietako batekin, hiri baten erdigunea suntsitzeko gai den bonba atomiko txiki bat sortzea posible dela ohartzen direnean.

Une horretan egokituko  die Espainiako CNIak Javier Galarretari (mugetan eta zaintza antiterroristan adituan den polizia ezaguna) eta Asha Mikhailovari (armamentu nuklearrean espezializaturiko errusiar FSBko agentea) aurkitzeke dagoen plutonioaren ikerketa egitea, beti ere bide estraofizialen bitartez, eta hortaz, modu diskretuagoan egin dezaten.

Batzuetan etika gutxikoak diren ikerketa lanek Kazakhstaneko Errepublikara eramango dituzte bi agenteak, bertan, fidagarria den informazio batek, Al-Qaedak Europa hegoaldean atentatu bat prestatzen dagoela sinesteko arrazoiak emango dizkielarik.

Bien bitartean, Espainian, saskibaloi titulua lortzeko playoff-ak hasi dira, kirol pabilioietan hamarnaka mila pertsona elkartuz. Zalantzarik gabe, arma nuklear bat lehertzeko helburu bikainak dira horiek...

Jesús María Sáez / Txusmi Sáez