2021 urtea ilusioz beterik bizi izan dugu eta liburu asko plazaratu ditugu, horiek guztiak irismen handiarekin gainera, abandonatu nahi ez gaituela dirudien COVID-19aren eragina dela eta kulturak bizi dituen une zailak eduki arren, bazkide zareten egileak sortzen eta zuen istorioekin  amets eginez jarraitu baituzue. Beste urte batez, AEE/EIEko Batzordetik zuen sormena eskertu nahi dizuegu eta 2021 urtean argitaratu dituzuen hirurogeita hamar obra baino gehiago txalotu nahi ditugu eta gure elkartera batu zaizkigun zortzi kide berriei ongietorria eman nahi diegu ere.

Etorkizuna interesatzen zaigu

2022an antolatuko ditugun jarduerak, Elkarte moduan gure lehentasuna izaten jarraituko dute eta egileentzako formakuntza tailerrak eskaintzen jarraituko dugu, bai eta Egilearen Jardunaldia ere, kontsumo ohitura berrietan eta espazio multiplataforma ezberdinetan arreta jarriz, bertan egileek sorkuntza bide berriak aurkitzea ahalbidetuz, eta topaketa hauek argitalpen sektoreko eragileekin harremanak estutzeko aprobetxatuz, beste aukera batzuk ireki daitezen. Azokei dagokienez, Bilboko Liburu Azokan gure tokia izaten jarraituko dugu eta  Euskal Herriko garrantzitsuenetan presentzia edukitzeko lanean ari gara. Euskadi Literatura Sariko epaimahaian egoten jarraitzen dugu, gure bazkideei haien lanak balioesteko aukera emanez eta euskal sari garrantzitsuena lortzeko aukera eduki dezaten. Zentzu honetan, Saiakera epaimahaian gure presentzia sendotzeko eta Haur Literaturak gaztelaniazko modalitatean sari bat izateko euskal erakundeekin lanean jarraitzen dugu.

Euskal Liburutegi Nazionalean egoten jarraitzen dugu, historian zehar euskal egileen obra jasoz. XX eta XXI mendeetako 30.000 liburu digitalizatu baino gehiago jada dituen liburutegi digital garaikide honetan gure bazkideen obra egoteko lanean aritu gara Elkartetik, eta erakunde dinamikoa den heinean, gure lanekin hura elikatzen jarraituko dugu.

Dinamismoa sareetan

Gure bazkide diren egileen obrek merezi duten ikusgarritasuna eduki dezaten lanean jarraitu dugu. Kanal digitalak astero elikatzen ditugu(gure web orrialdea eta TwitterFacebook eta Instagram profilak), modu honetan bere presentziari buruz sareetan esaten den guztia islaturik geratu dadin.

Elkarteak Twitteren duen jarduerak %53 egin du gora eta txio kopurua 450era iritsi da, horiekin 12.600 bisita baino gehiago lortu ditugu eta 151.000 talka baino gehiago. Profilaren jarraitzaile kopuruak %6 egin du gora.

Facebooken 2.000 argitalpen inguru egin ditugu, horiekin ia 23.800 pertsonatara iritsiz. “Atsegin dut” eta jarraitzaile kopuruak %8 egin du gora eta elkarrekintzak %21 hazi dira iazkoekin alderatuz.

Instagramen argitalpen kopuruak %69 egin du gora eta jarraitzaile kopurua %71 hazi da aurreko urtearekin alderatuz.

 www.escritoresdeeuskadi.com web orrialdean argitaratutako berri kopurua, gehienak AEE/EIEko 110 bazkideen argitalpen berriei buruzko berriak eta elkarrizketak, ia ehunera iritsi da.

Sortzeari utz ez diezaiozuen espero dugu, Víctor Hugok esan zuen moduan, ez baitago ezer amets bat bezalakorik etorkizuna sortzeko.

2022 urte berri on.

Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Zuzendaritza Batzordea