Javier Gil Díez-Conde idazleak bere azken eleberria aurkeztuko du "La imagen heroica", Tabula Rasa argitaletxearen eskutik. Egilearen aitonak Rifeko 2. Gerran zehar izandako istorio motz, erromantiko eta tragikoan oinarritzen da obra (aurten gerra horren mendeurrena delarik), Melillako defentsan borrokatzen eroria (Annualeko desastrearen segidan) eta bere amona egilearen amarekin haurdun... Euskal Herrian “berunezko urteak” deiturikoetan bizi den narratzailearen ikuspuntutik kontatzen da istorioa
“La imagen heroica” bihar aurkeztuko da, abenduak 2, 19:00etan, Irungo Udal Liburutegian CBA (San Juan Plaza), Angel García Ronda Gipuzkoako Ateneoko presidentearen eskutik. Lehen aurkezpen honen ondoren beste batzuk egingo dira Donostian, Bilbon eta baliteke beste hiri gehiagotan ere, gure sare sozialen bidez informatuko dizuegularik.
Javier Gil Díez-Condek berak obra honi buruzko bere inpresioak hona ekartzea nahi izan dugu, kontuan izanik istorioak berarentzako duen inplikazio familiarra eta pertsonala. Honakoak dira bere erantzunak:
Galdera – Zer nabarmentzen duzu eleberri honetatik?
Erantzuna – Nabarmentzearena egia esan irakurleari dagokion ardura dela uste dut. Baina hori idaztera eraman ninduen aspektuetako bat zein izan zen azpimarratu dezaket; istorio bikoitzean egituratzen ikasi nuen hausnarketa: protagonistena -nire aitona-amonak- Rifeko 2. Gerran zehar, Anunualgo desastrea (1921) deiturikoaren eraginpean, eta Euskal Herrian “berunezko urteak” deiturikoak bizi dituen narratzailearen ikuspuntua. Heroi kontzeptuaren gaineko hausnarketa. Alde batetik, Irene Vallejok “El infinito en un junco” obran ziurtatzen duen moduan, Lehen Mundu Gerraren eta Rifekoaren artean azken heroien azken ekintzak ikusi genituen, gaitasun beliko modernoaren lehen izugarrikeria handiak ikusi genituen arren ere. Eta beste alde batetik, gaur egun oraindik, haien jarduera terroristak abal moduan erakutsiz heroi moduan agertu nahi dutenek egiten duten hitz horren erabilpena.
G – Obrak planteatzen duen ikuspuntu bikoitz horri buruz hitz egin diezagukezu? Rifeko Bigarren Gerrako gertaerak eta Euskal Herrian “berunezko urteak”?
E – Beno, narratzailearen ikuspuntua bakarra dela berretsiko dut: berunezko urte horiek bizi dituenarenak -eta horien ondorio latzak pairatu dituenak nire gurasoen esperientzia gogorren bitartez-, norberari egokitu zaion garaia izan baita. Baina, hori bai, pertsonaia moduan nire aitona-amonen bidez, hau da, zeharkako moduan, beste ikuspuntu bat agertzen da -haien garaiarena, aurreko desastretik nokeaturiko Espainia batean, 1898koa eta bere ondorio politiko eta sozial dramatiko eta tragikoena-, horren lantzea, logikoki, esfortzu askoz handiagoa izan delarik.
G – Zer izan da zuretzako familiako gertaera batean oinarrituriko eleberri hau idaztea?
E – Uf! Gauza asko, egia esan. Eta jarriko banintz, nork daki, agian beste liburu bat idazteko edukiko nuke. Baina beste askoren artean, plano intimo eta afektibo batean, nik bi nabarmenduko nituzke: alde batetik, nire gurasoekin eta nire amonarekin berraurkitze oso emotiboa, nik erreal moduan sentitu dudana; bereziki nire amarekin, izan ere bere bizitzaren azken urteak oro har ausentziazkoak izan ziren. Eta beste alde batetik -ez errealtasun gutxiagokoa, paradoxikoki-, Julio nire aitonarekin aurkitzea, nik ez ezik, nire amak ere ez baitzuen ezagutu, irakurlea eleberriaren hasieran bertan ohartuko den moduan, bere aita Melilla defendatzen guduan erori baitzen, bere emazteak bost hilabete haurdunaldia zuelarik.
Laburbilduz: horrek guztiak haien bizitzen ezagutza handiagoa ekarri dit, haien egoera dramatiko eta tragikoekin. Bai eta hitzen bitartez helarazten saiatu naizen haienganako maitasun berritua...
Eskerrak eman nahi dizkiogu Javierri bere inpresioengatik eta sentimentuz kargaturiko erantzun hauengatik. Obra honek, familiaren ezagutza eta maitasun berritu horretaz gaiz, poz handiak ekartzea opa diogu.
"La imagen heroica” eleberriaren sinopsia
Amodio eta trajedia istorio motz bat, Angelita eta Juliorena (egilearen aitona-amonak), 1921eko uztailaren 21ean Annualgo desastrearen ondoren Marokoko Espainiako Protektoratuan gertatu zen Rifeko Gerraren erdian. Amona, bizkaitar ekintzaile indiano baten alaba; aitona, ohorearen zentzu tradizionala duen artilleria kapitaina. Urtebete baino gutxiagoan ezagutu, maitemindu, ezkondu eta haurdun geratzen dira... eta aitona Melillako bere erregimendura bueltatzen da, Abd-el-Krimen hordek setiaturik.
Istorio hau, hala ere, pasa den mendeko berrogeita hamarreko hamarkada ospetsuan izandako haurtzaroan eta Euskal Herrian ETAren terrorismopean “berunezko urteak” deiturikoen artean kokatzen den narratzailearen ikuspuntu urrunetik kontatzen da. Bere protagonistetako batzuentzako heroiaren esanahia oso ezberdina den bi garai...
Hein batean historikoa eta batzuetan autofikziozkoa den eleberri bat, bertan, bere hondo tragikoaz gain, umore tarteak ere daudelarik. Bere egileak “komedia anker” deitzen duenean kokatzen den umore bat, bere estetika dramatikoari aplikatuz, oinarrian errealitatea espektakulu moduan ulertuz.