Ricardo Alíaren azken eleberria aurkezten dugu, "El cementerio de los ingleses", eleberri beltza, bere egilea oso modu berezian inplikatu delarik, bai protagonistarengan bere pertsonalitatearen alderdi asko proiektatu izanagatik, bai eta autoargitalpenaren bidea aukeratu izanagatik ere.

Ricardo Alíak berak azaldu digu “El cementerio de los ingleses” eleberriak berarentzako  duen garrantzia.

«Obra berri hau nire lanik literarioena eta eleberri beltzaren ohiko estandarretatik urrunen dagoena da. Donostiako mapa literariorik ez zegoela jakin nuenean sortu zen ideia, Baroja, Hemingway edo Victor Hugo bezalako idazle entzutetsuek haien arrastoa utzi zuten tokiak agertzen dituen planorik ez zegoela alegia. Protagonista, berarengan nire pertsonalitatearen zati bat proiektatu dudan idazle bat da, hortaz, nire obrarik intimoena dela esan daiteke ere. Nire karrera literarioan inflexio puntua da, ohiko argitaletxeetatik desbideratu bainaiz, autoargitalpenaren bide berri bati ekinez. Arriskuz eta oztopoz jositako bide batetik ibili behar izan dut, horretan barna editore, diseinatzaile, maketatzaile, zuzentzaile eta abar bihurtuz, baina azkenean, emaitza ikusten duzunean, eta liburua zure eskuen artean hartzen duzunean, harrotasuna ezin da handiagoa izan.»

Eskerrak ematen dizkiogu Ricardo Alíari bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu obra berri honekin.

"El cementerio de los ingleses” eleberriaren sinopsia

ELEBERRI BELTZ ZIRRARAGARRIA, DONOSTIAKO MAPA LITERARIOA, IDAZLE BAT HILTZAILE BATEN BILA.

Aurkitu krimenen eszenak Donostian haien arrastoa utzi zuten idazleen bitartez. Ezagutu Victor Hugo bizi izan zen etxe-museoa, Ernest Hemingway egondako tokiak edo hiriko kale eta plazak zipriztintzen dituzten Pio Baroka donostiarrari erreferentzia ugariak. Hilketa bat, egile bat, liburu bat. Liburu bakoitzak hurrengo krimenaren gakoa du. Denak irakurketa klub zahar batera eta duela hogeita hamar urte gertatutako gazte baten desagerpenera darama.

Ausartuko zara irakurtzera?