Gaurkoan Fernando García Pañedaren azken eleberriari begiratuko diogu, “La pintora” izenburua daramana eta Platero Editorial argitaletxearen eskutik plazaratua.
Fernando García Pañedak berak bere obrari buruz hitz egin digu.
«Eleberri honek Louise Elisabetg Vigée-Le Brun (1755-1842) margolari frantsesaren bizitza hartzen du oinarri moduan. Bizi ibilbide oso interesgarri eta liluragarria duela iruditzen zait, XVIII mende betean eta XIX mende hasieran, garai iraultzaile eta napoleonikoan zehar alegia bera bakarrik eta haur txiki batekin Europako herrialde ugaritara bidaiatzeko eta horietan lan egiteko izandako zailtasunak gaineratuz. Marie-Antoniette erreginarekin zuen harremanaren bitartez (de facto haren margolari ofiziala izanik), Pintura eta Eskultura Errege Akademiako kide aukeratu zezaten borrokatu zuen, garai hartan emakume batentzat eskuraezina zen zerbait.
»Bere bizitzari buruzko datu asko ezagutzen dira, memoria luze batzuk idatzi zituelako bereziki, baina bere bizitza sentimentala erabateko misterio bat da. Berak ez zuen ezer kontatu eta bere inguruko inork ez zuen horri buruzko informaziorik utzi. Zoritxarreko ezkontza bat egon zela da jakin daitekeen gauza bakarra, lehen unetik funtzionatu ez zuen ezkontza bat. Edozein kasutan, bere datu biografikoak zehatzak eta zorrotzak dira.
»Fikziozko pertsonaia bat ideiatu dut, nerabezaroan lagun duen arkitekto bat, Jean-Gabriel, harekin interesak eta ikuspuntu artistikoak elkarbanatzeaz gain, harreman apasionatu eta iskanbilatsu bat edukiz ere, zailtasun pertsonal zein historikoak medio, baina baita Louiseren “itsutasun” emozionalagatik ere, bere izateko moduak eta inguruabarrek itsutasun hori pairatzera eramaten baitute.
»Lehen pertsonan egindako narrazioa da, bertan margolariak bere gorabehera profesional, sozial eta bere emozio pertsonal guztien ikuspuntutik eginez. Estiloari dagokionez, baterako begiradan nolabaiteko doinu erromantikoa du, gai intimistak, historikoa eta artistikoa ere ukituz. Nire beste eleberrietan bezala, estilo soil eta depuratua bilatzen dut, inpresionista deskribapenetan eta pertsonaiei zein une historikoari egokituriko elkarrizketekin».
Eskerrak ematen dizkiogu Fernandori eleberri honi buruzko bere inpresioak gurekin elkarbanatu izanagatik, eta proiektu honek poz handiak ekartzea opa diogu.
"La pintora” eleberriaren sinopsia
Paris, Luis XVI.ren erregealdia. Élizabeth-Louise Vigée margolaritzarako talentu aparta duen gazte bat da, gazte gaztetik modu profesionalean horretan jardunez. Bere pintzela eskuan eta aparteko ausardiarekin, emakume izateak eta aristokraziako kide ez izateak bere aurka egiten zuten garai batean aurrera ateratzea lortuko du. Hala ere, bere anbizioak, bere mihiseetan islatutako gozotasunarekin eta sentikortasunarekin konbinatuz, Marie-Antoniette erreginaren beraren margolari bihurtzera eramango du. Bien bitartean, zorigaiztoko ezkontza batekin eta Jean-Gab bere haurtzaroko lagun beti leialarekin pilpiratzen duen bihotz batekin borrokatu beharko du. 1789Ko Iraultzarekin, Élizabethek erbestera jo beharko du, Europa osoan zehar bidaiak, festak, pasioa, ziurgabetasuna.
Margolaritzan bere tokia aurkitu zuen aparteko emakume baten istorioa da, orain, lehen pertsonan, hitzen artean bere lekua bilatuz.