Berriki Fernando Marías idazlearen "Arde este libro" lana plazaratu da. Obra autobiografiko eta hain garratz bezain eder eta hukigarri hau Alrevés etxeak argitaratu du.
Obra hunkigarri hau Fernando Marías berak bere hitzekin aurkeztea nahi izan dugu: “ ‘Arde este libro’ nire libururik hoberena eta txarrena da, hori da nire ustez definiziorik zehatzena. Idatzi dudan hoberena da, baina bere istorio krudela benetakoa da eta batzuetan pentsatu dut hobe litzatekeela istorio hori ez gertatzea, horrekin nire libururik hoberena idatziko ez nukeen arren.
2012ko abuztuan istorio hau kontatzeko ideiari bueltaka nenbilen. Verónica, bere protagonista, oraindik bizirik zegoen Marseillan, nahiz eta zoritxarreko egoeran bizi. Baina ez nekien nola hasi, bueltak ematen nenbilen, ondoren ezabatzen nituen parrafoak idazten nituen... Hil zen egunean, abuztu horretan, bere ahizpak heriotza gertatu ondoren dei egin ninduen eta nire eleberri bat eskuartean zuela erraustu zutela esan zidan, nire lehen eleberriarekin, biontzako hainbeste esanahi zuena alegia.
Orduan hasi zen liburu honen idazketa. Altxatu eta “Nire eleberri bat eskuartean erraustu zintuzten. Horregatik idazten dut liburu hau” esaldia idatzi nuen ordenagailuan eta artxiboa gorde nuen. Marseillatik jaso nuen dei hura pasatzen utzi ezin nezakeen gonbidapen bat iruditu zitzaidan. Gutxitan esaten dizu bizitzak hain argiki: Idatzi.
Gero asko luzatu nintzen, tarte horretan La isla del padre idatzi nuen ere. Baina buruko prozesua ez zen une bat ere gelditu bederatzi urte horietan”.
Emozioz beteriko inpresio hauek gurekin elkarbanatzea eskertzen diogu Fernando Maríasi. Eta hain pertsonala eta gordintasunez eta sentikortasunez beteriko obra honekin arrakasta handia opa diogu.
"Arde este libro” obraren sinopsia
«Nire eleberri bat eskuartean erraustu zintuzten. Horregatik idazten dut liburu hau. Une hartaraino gure istorioa kontatzerik ez nuen inoiz pentsatu. Zure amaieraren bide luzea onartzea lortu nuen, nahiz eta, ez dakit esatera ausartuko naizen, hura iristea hainbeste nahi nuen, eta ezeren gainetik zurea izan zen kalbario hura deskribatzea herejia bat irudituko litzaidake. Baina orduan, eleberria eskuartean zenuela erraustu zintuztela jakin nuen eta hor, atzera begiratu gabe eta gupidarik gabe, liburu hau jaio zen. Ni oroituz eta zu hilik. Hainbeste denboraren ondoren elkarrizketa honetan gauzatuko zen lehen besarkadaren eguna irudikatzeko gai inoiz ez ginateke izango.»
80ko hamarkadako Madrilen hasitako eta gaur amaitutako amodio, heriotza eta deserrotze istorio erreal bat. Autobiografikoa, espekulatiboa, alkoholikoa, espektrala.
Inor ez da izango zela amestu zuena.