Iñaki Sainz de Murieta gure kideak, urtebetean egin duen bigarren antologia solidarioa aurkeztu digu.

“Antologia de una sociedad literaria” argitalpenaren bigarren edizioa, oraingoan "Relatos solidarios por nuestros bosques" izenburuarekin, Gesernet argitaletxeak plazaratu du berriro ere eta Avanza Fundazioaren partaidetza eduki du ere. 

Antologia honetan parte hartu duten egileak honakoak dira: Patxi IrurzunLuis de los Llanos Álvarez, Dolores Díaz, Iñaki Sainz de MurietaSanti Limonche, José Luis González Cáceres eta Rosa Garrido Serrano, aldi berean Aitor Onaindia, Alberto Flaño Lombardo, Diego Rodríguez Toribio eta Violeta Pineda Muñozen kolaborazio berezia ere egon delarik.

Edizio honetako erakunde onuraduna Basoa Fundazioa izan da, horrela liburu honen salmenta eta komertzializaziotik eratorriko diren mozkinen zati handi bat bertara bideratuko delarik, orain arte egin duten moduan gure basoak zaintzen jarrai dezaten.

Iñaki Sainz de Murietarekin proiektu honen inguruan laburki hitz egin nahi izan dugu, bai eta etorkizunean aurreikusten dituen beste proiektuen inguruan ere:

Galdera – Iñaki, hitz egiguzu antologia honi buruz, nola sortu zen eta bere motibazioei buruz.

Erantzuna - “Antologia de una sociedad literaria” proiektuaren bigarren argitalpen solidarioa da honakoa, horrekin gure gizartea eta gure planeta toki hobea egiten laguntzen duten fundazio ezberdinei ikusgarritasun handiagoa ematea eta baliabide ekonomiko gehiago bideratzea helburu duelarik. "Relatos solidarios de una cuarentena" lehenengo antologia pandemiak markatu bazuen, bigarren honek naturari begiratzen dio, gure basoei, horiek gabe gure ekosistema kolapsatuko bailitzakete, ziurra den estintzio masibo batera eramanez. Honakoa esanda, garrantzitsua baita modu gordinean agertzea, helburua zera da, gure baso masaren kudeaketa arduratsua sustatzea, giza beharretara loturik egon behar duela ulertuz baina ez itzulerazko puntua gainditzea ekiditeko oreka ekologikoa bermatuz. 

G – Zure bigarren antologia solidarioa da hilabete gutxitan, zer dakarte zuretzako oinarri soziala duten elkarlanezko lan hauek, bai alor pertsonalean bai eta profesionalean?

E – Ikuspuntu pertsonaletik, proiektu hauek zoriontasuna ematen didate, ez dela gutxi. Niretzako hori da garrantzitsuena eta ekimen ezberdinen ardatza, gainontzekoak laguntzen zoriontsu izan gaitezkeela normalizatzen laguntzen baitu.

Prisma sozialetik, egindako lanagatik aitorpen dosi txiki bat eman ohi dute lan hauek, hori ere beti delarik eskertzekoa, baina ez da garrantzitsuena. Ogibideko beste kideak ezagutzeko eta haiekin elkarren ondoan lan egiteko aukerarekin geratzen naiz, bai eta kultura eta gizarte eragile ezberdinekin konexioak ezartzeko aukerarekin ere, horiek alde guztientzako aberasgarriak direla uste baitut. Basoa Fundazioko arduradunekin dudan loturak sendoak dira eta badakite nirekin eta proiektuan nahasita ibili diren gainontzeko pertsonekin behar dutenerako konta dezaketela, orain eta etorkizunean ere. Bestalde,  MuyJondo  bezalako komunikazio enpresek ekimen honekin bat egiteak eta haien talentua kausa honetara gehitzeak ( booktrailer hau eginez), oso ongi zehazten du jarraitu beharreko bidea. Dena behar bezala badoa, hirugarren antologia solidario bat egongo da 2022an.

G – Epe ertainean bakarka edo elkarlanean egitea aurreikusten dituzun beste proiektuei buruz hitz egin al diezagukezu?

E – Noski baietz! Gainera, berri onak ditut. Berriki argitalpen kontratu berri bat sinatu dut  Verbum argitaletxearekin eta argitalpen prozesuari ekin berri diogu.  @imurieta nire kontuaren bidez Instagramen jarraitzen nautenek aurkibidea ikusteko aukera izan dute, hortaz mundu guztia animatzen dut kontu hau jarraitzera azken nobedadeen jakinaren gainean egoteko. Obra errealismo magikoaren korrontearen baitan kokatzen da, horrela eta bide batez, nire pasio handietako bati berriro helduz, mitologiari alegia. Egia esan, emaitzarekin oso pozik nago.

Beste kontu batzuen artean ere, komiki bat dut eskuartean  Miguel Berzosarekin, baina aurten plazaratzeko denborarik ez dago. Proiektu berriak amaitzear nago ere eta Mercedes Pérez Agustínekin burutzen ari dudan lan akademiko bat argitaratzeko argitaletxearen erantzunaren zain nago. Zorionez, ikus daitekeen moduan, lana eta ilusioa ez dira falta. Eta norbaitek zerbait proposatu nahi badit, atseginez eseriko naiz entzutera.

Eskerrak ematen dizkiogu Iñaki Sainz de Murietarik bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu antologia solidario honekin eta eskuartean dituen beste proiektu ugarirekin ere.

"Relatos solidarios por nuestros bosques" antologiaren sinopsia:

Modu batean edo bestean, gure basoen eta gure planetaren osasuna gordetzen laguntzen duten pertsona guztiei omenaldia da antologia hau.

Ongi jakina da denok izan gaitezkeela arazoaren edo konponbidearen zati, parte hartu duten egileek frogatu duten moduan, haiek bere talentua ekimen eder honen zerbitzura jartzea erabaki baitute, haien obrak emanez, kontzientzia kolektiboaren bozgorailu moduan balio dezaten.

Parte hartu duten egileak:

Patxi Irurzun, Luis de los Llanos Álvarez, Dolores Díaz, Iñaki Sainz de Murieta, Santi Limonche, José Luis González Cáceres eta Rosa Garrido Serrano.

Aitor Onaindia, Alberto Flaño Lombardo, Diego Roríguez Toribio eta Violeta Pineda Muñozen kolaborazio bereziarekin.