Ramón Andrési Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu
Saiakera idazlea, musika aditua eta poeta. 2015Ean Kulturaren Vianako Pintzea Saria jaso zuen eta 2018tik hona Sant Jordi Arte Ederretako Kataluniako Errege Akademiako kide da. Ikerketa lanetan eta ezagutza transferentzian kolaborazioak egiten ditu unibertsitateetan eta mintegiak, hitzaldiak eta irakurketak eskaintzen ditu Espainia eta Latinoamerikako erakunde ospetsuenek gonbidaturik. Eta urtero, Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan aritzen da ere.
Pasa den urtean zehar bi obra argitaratu zituen, horiek haien bigarren edizioan daudelarik jada: Filosofía y consuelo de la música saiakera (Acantilado, 2020) eta Los árboles que nos quedan poema bilduma (Hiperion, 2020).
Horietatik lehenean (Filosofía y consuelo de la música), Ramón Andrések iraganeko bi egilerekin elkarrizketa egiten du eta musikaren filosofiaren historia bat gaztelaniaz modu berritzailean eraikitzen du. Boecioren bideari jarraituz, hark “filosofiaren kontsolamenduari” buruz hitz egin baitzuen, testu jakintsu eta hurbil bat eskaintzen digu, musikari buruz idaztea kontsolamendua luzatzeko modu bakarra ez dela ikasiko duelarik horri esker irakurleak, gure askatasun erreserba lagaezina gordetzeko modu bat baita.
Bigarrenean (Los árboles que nos quedan), Ramón Andrésen poesia naturan, oroimenean eta esperientzian doinu intimista, emotibo eta filosofiko batetik sakontzen da
Ongi etorria AEE/EIEra, Ramón!
Ramón Andrésen obrak
Bere liburuen artean honakoak daude: Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros (Acantilado, 2005; Ciudad de Barcelona Saria); El mundo en el oído. El nacimiento de la música en la cultura (Acantilado, 2008); No sufrir compañía. Escritos místicos sobre el silencio (Siglos XVI y XVII) (Acantilado, 2010); Diccionario de música, mitología, magia y religión (Acantilado, 2012. El País egunkariak urteko saiakera hoberen moduan hatatua); El luthier de Delft. Música, pintura y ciencia en tiempos de Vermeer y Spinoza (Acantilado, 2013. El Periódico egunkariak urteko saiakera hoberen moduan hautatua); Semper Dolens. Historia del suicidio en Occidente (Acantilado, 2015. Estado Crítico 2015 Saria); Pensar y no caer (Acantilado, 2016); Claudio Monteverdi. Lamento della Ninfa (Acantilado, 2017) eta Filosofía y consuelo de la música (Acantilado, 2020).
Poesía reunida y aforismos (Lumen, 2016) eta Los árboles que nos quedan (Hiperion, 2020) liburuen egilea da ere.