Gaurkoan Daniel Barredo-ren azken lana aurkezten dizuegu. “Medios digitales, participación y opinión pública”, Kolonbian Tirant Lo Blanch Argitaletxeak plazaratua.
Liburu honetan, Daniel Barredok medio digitalen, partaidetzaren eta iritzi publikoaren arteko harremanaren gaineko hausnarketa egiten du eboluzioa ardatz moduan hartuta, ibilbide historiko bat marrazten saiatuz. Lan honekin, 400 erreferentzia baino gehiago kontsultatzera eraman duen 3 urteko ikerketa lanari amaiera bikaina ematen dio
Egileak berak lan honi buruzko bere inpresioak laburbiltzen ditu: “liburu honetan ibilbide historiko bat egiten dut lehen komunikabideak asmatu zirenetik, sare sozialen ezaugarri diren jarduera partizipatiboen komunikazio sistema automatizatuen garapeneraino. Osotara, 437 orrialde hauetan, komunikabide digitalen eta herritar partaidetzaren arteko harremanari buruzko landa-azterketa biltzen duten 3 urteko lana eta oharrak jasotzen ditut, bereziki Kolonbia, Txina eta Espainian, besteak beste, baina ezin zitekeen gutxiago izan Espainian egindako doktoretza formakuntzaren ondoren, Kolonbiarekin irakasle moduan dudan lotura kontuan hartuz, eta Shanghain, Txinan, Fudango Fudan Development Instituten ikerlari gonbidatu moduan egindako lankidetzaren ondoren”.
"Nire ikuspuntutik, aurregradu eta graduondoko ikasleentzako oso liburu baliagarria da, eta jendartearentzako orokorrean ere, komunikazioaren teoriak sintetizatzen eta azaltzen saiatzen baita, ziberkomunikazioaren aurrerapenekin, hori guztia modu atseginean, irudi ilustratzaileekin, zeharo akademikoa den diskurtso batetik ihes egin nahian. Liburuaren ideia komunikazio kultural eta digitalaren teorien nire klaseak prestatzen sortu zen, eskuliburu ugari teknikoegiak edo espezifikoegiak zirela ohartu bainintzen. Horregatik, beharrezkoa neritzon bokazio entziklopedikoa zuen liburu bat idaztea, irakurleak komunikabideek aurre egiten dituzten aldaketa eta erronkak modu sekuentzialean jarraitu ahal izateko liburu bat, eta zabaltasun handiagoarekin hartuz, komunikazio garaikidea ulertzeko ere”.
“Medios digitales, participación y opinión pública” liburuaren sinopsia
Internet gizartearen deliberamenduen gune moduan finkatzearen bitartez, informazioaren kontsumo eta ekoizpenerako jarduera berriak garatu dira, horiek komunikabideengan eragina edukitzeaz gain, iritzi publiko garaikidea orokorrean ardazten duten prozesuetan ere dutelarik.
Horregatik, komunikabideek, erabiltzaile/herritarrek, eta antolakunde eta erakundeek aurre egiten dituzten eraldaketa eta erronkak dokumentatzen dituen panoramika bat proposatzen du liburu honek.
Ikuspuntu honetatik, liburua lau bloke handik osatzen dute: horietatik lehenak, ibilbide historiko bat egiten du, lineaz kanpoko esfera publikoan partaidetza espazioen bereganatzea, ondoren interneten orokortzearekin sortu direnekin harremanetan jartzeko. Bigarren blokean, audientzien aktibazioa ikertzen da, aldi berean interaktibotasuna on line komunikabideen berrikuntzarako funtsezkoa den faktore moduan proposatuz. Hirugarren blokean, erabiltzaile gehien dituzten komunikabide digitalen arteko harremanak analizatzen dira, elkarrekintza handiago horren ondorioz sortzen diren produktu narratibo berriak azpimarratuz. Azkenik, laugarren blokean antolamenduaren ikuspuntua eta ikuspuntu instituzionala ikertzen dira, promozio urtuan eta posizionamendu estrategien sortzean oinarrituz; bloke honetan halaber, komunikazio sistema automatizatuen diseinuari buruz sakontzen da, horiekin partaidetza simulazio bat sortzen delarik.