Gaur José Ignacio Besga Zuazola idazlearen "El bosque herido"aurkezten dugu, Ediciones El Gallo de Oro argitaletxeak argitaratua.

Liburu berezi honetan, poesiak, eta zenbaitetan prosa poetikoak ere, basoaren defentsa sutsua egiteko egitura sortzen dute, bai eta desafio klimatikoaren aurrean ingurumenaren eta bioaniztasunaren gordetzerako egiten duen ekarpen sendoaren defentsa ere.

Eta egileak bioaniztasunarekiko eta ingurumenarekiko duen interesa ez du edukiak bakarrik  islatzen, “El bosque herido” liburuaren egile eskubideak Euskadiko Etika Klusterra Fundaziora Bideratuko baitira. Horiekin, José Ignacio Besga bera presidente duen fundazio honek, klima aldaketaren aurkako borrokarako eta ingurumena babesteko jarduerak egingo ditu.

“El bosque herido” obrari buruzko oharrak

Liburuak aurkezten duen moduan, basoa paisaia paregabe bat baino gehiago da. Arnasten dugun oxigenoarentzako gakoa da, nola gaizki tratatzen den, nola den bizitzarako erreferente... Bertan bizi diren izaki bizidunen arteko bizikidetza giza espeziearentzako adibide izanik, ekosistema moduan duen jokaera goraipatzen du.

Inguratu egiten zaituen atmosfera batean, poesiaren indarra, bere sakontasuna, ez daude inoiz testuaren argitasunarekin lehian. Egileak basoaren pertsonifikaziora jotzen du, bere zuhaitzetara, irakurlearekin elkarrizketara, desastre ekologiko baten aurrean kontzientziak kontrajartzeko agertzen zaren zu horrekin, suntsitutako basoen dramaren aurrean.

Naturaren aurrean sentsibilitatearen bihotzera zuzenean jaurtitako mezuak. Deia luzatzen die filosofiari, ekologiari, ekonomiari (finantza erakunde baten arrisku batzorde bat agertzen da), zuzenbide penalari, gizadiaren etorkizunerako erabakiorra den azken honda babestzaile den heinean.

Olerki luze batekin amaitzen du, Eliot edo Ashberyren olerki batzuen modura, horrekin liburuaren dimentsio etikoa amaituz: Hitzaldi bat, orein eme batek erreka bat gurutzatzen du, Hopperen kuadro bat, eta greziarren eta oraingo balore etikoak, eta beti basora itzuliz, poesia esentzial bat lortzen dute.

Sinopsia

“Ezagutza zientifikotik eta poesiaren emoziotik mundua begiratu daiteke, eta saiatu beharra dugu”, idatzi zuen Miguel Delibes De Castrok egilearen aurreko liburuaren hitzaurrean, Poética de la Tierra Herida.

Liburu hau Basoaren defentsa sutsua da bai eta desafio klimatikoaren aurrean ingurumenaren eta bioaniztasunaren gordetzerako egiten duen ekarpen erabakiorraren defentsa ere, ixteko -bizitza eta naturaren dimentsio etikoari buruzko lezio magistral bat izango balitz moduan- Etika irakaslearen olerki luzera erabiliz.