Cristina Romeak bere azken lana aurkeztu du, "Evolución". Ebook eta paper formatuan eskuragarri dago obra hau eta KDP de Amazonen liburutegiaren baitan aurkitu daiteke.
“Evolución” sortzeko motibazioari buruz galdetu diogu egileari eta bere garapena gaur deskatalogaturik dauden aurreko hiru hausnarketa obren berreraikitze eta elkartzetik abiatzen dela esan digu. “Esperientzia, behaketa eta ezagutza izan dira hausnarketa hau sortzeko nire bidelagunak. Hausnarketak idazterakoan ohartu nintzen gatazkatik esperimentatu daitezkeen egoera arruntetan itxuraz loturarik ez zuten datuak elkartzen ari nintzela: hots diruarekin dugun harremana edo gizon eta emakumeen arteko harremana. Eta aldi berean, egoera horien ikuspuntu baketsu bat ematen nuen”.
“Ekarpen baketsu” hori da, Cristina Romea egilearen beraren hitzetan, “Evolución” obraren helburu nagusia. “Erruduntasuna erabiltzera ohitu gara eta horrek erantzukizuna kentzen dizu. Gizarte osasuntsuak eraikitzea gutariko bakoitzaren ardura da. Denon batura izango da gure gizartearen islada” gaineratzen du egileak.
Obraren sinopsia
Zein da bakerantz bilakaera egiteko hurrengo pausoa?
Agian jada bide horretan gaude.
Bide oro norberarengan hasten da une honetan bertan.
Aurki ezazu hausnarketa labur hauetan.
Obraren hitzaurrea
Mendeetan zehar gizakiak etapa ezberdinak esperimentatu ditu, horietan aldaketek harremanak edukitzeko eta eraikitzeko moduan aurrerapenak ekarriz. Aldaketa horien baitan mina beti egon da bertan klase sozialen arteko ezberdintasuna, desoreka humanitario eta gerrak direla eta. Bizitza deitzen den ziklo etengabeko ziklo baten baitan errepikatzen diren etapa ebolutiboak. Zein izango da hurrengo aldaketa? Agian jada bide horretan gaude.
Azken urteetan teknologian jauzi bat eman dugu, gure arbaso askorentzako imajinaezina. Bizi kalitatean irabazi dugu gure aitona-amonekin alderatuz. Eta emozioen ezagutzan esparru berri bat ireki zaigu.
Norberaren ezagutzan hezkuntzatik eta autohezkuntzatik aurrera egitea, bakerantz bilakaera egitera eramango gaituena izan daiteke. Kanpoko bakea barruko baketik sortzen eta eraikitzen baita. Aurkezten dizkizuedan hausnarketek hori aurkitzera gonbidatzen zaituztete.
Lehen hausnarketa
Noizbait Gizakiaren Eboluzioaren Museoa bisitatu baldin baduzue, gure Lur planetak eduki dituen etengabeko aldaketei buruz jabetuko zinatekete. Aldaketa horiek guztiak eboluzioaren eta birsortze naturalaren erritmoarekin bat joan dira: mantsoa eta etengabekoa.
Pertsonen kasuan, gure garunak, ingurutik jasotako ezagutzak barneratzeko denbora eta kalitatea behar ditu, gure barrenean filtratzeko eta modu sortzaile eta eraikitzailean berriro ere inguruari eta gizarteari adierazteko.
Lur planetaren kasuan, bere baliabideak berriztagarriak dira epe luzera, birsorkuntza naturalaren erritmo mantso eta etengabe hori dela eta.
Gaur egun, erritmo ebolutibo hori arriskuan aurkitzen da, bai gure planetan bai eta gugan ere. Eta ez bakarrik gehiegizko kontsumoagatik. Krisialdi ekonomikoek desoreka handiak sortzen dituzte maila humanitarioan, maila guztietan ekintza egozentrikoak burutzera bultzatuz. Desoreka honek guztiak eboluzio biologiko, sozio-kulturak eta ingurumenaren erritmoan bideratzen da gaixotasunerantz.
Informazio gehiago esteka honetan.