Gaurkoan aurten argitaratutako beste nobedade batengan jarriko dugu arreta. Oraingoan Fernando García Pañeda idazleak “Con fin a dos” bere azken lana aurkezten digu.
“Con fin a dos” eleberri erromantikoa da, martxoa eta apirila bitartean bizi genuen konfinamenduaren testuinguruan girotua. Obrak bizitzaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, bai eta harreman pertsonalak, bakardadea eta itxialdi aste horien eragina ikertzera ere. Eta doinu atsegin, maitekor eta freskoarekin egiten du, bai eta umore eta ironia dosi batekin ere.
Sinopsia
Jorge eta Cris ia bistaz besterik elkar ezagutzen duten bi otso bakarti dira, nahiz eta biak eraikin berean eta aldameneko pisuetan bizi.
Kasualitate batek elkar ezagutzera eta elkarrizketa bat edukitzera eramango ditu herrialde osoan alarma egoera ezartzen den egun berean. Bakardadeak, baina gustu eta buru-azkartasun berak edukitzeak ere elkartu egingo ditu. Egunero egunero, bata bestearen parekidea dela elkar aitortu ondoren, maitemintzen hasiko dira.
Hala ere, mutil lagun ohi gatazkati bat eta arreba hiperaktibo bat agertzearekin, baina bereziki bizilagun hiltzaile bat dutenaren susmoarekin, haien harremana zalantza eta zailtasunez josiko dute. Arrazoi izango duten edo bien zinemazaletasun eta irudimen boteretsuaren menpe egongo diten zalantza dute.
Konfinamendu aste ugaritan zehar bien artean aurre egin beharko dieten ustekabeko egoerek haien zalantzak argituko dituzte.
Obraren erreseina zeinbait
“Bestalde, eta ironia zein umore inteligente ukituak dituen hizkera argi eta garbi bati esker, Fernando García Pañedak bizitza baten barruan elkarrekin bizi diren bizitzak erakusten dizkigu, bai eta denboraren erlatibotasuna eta hauskortasuna elementu sortzaile eta eraikitzaile moduan. Egileak eleberri fresko, baikor eta positibo bat idatzi du, non biziraupena presentzia objektibo batek gainditzen duen (existentzia batek), mugitu eta ekintzara jotzeko adina energia intsuflatu zaien pertsonaia indartsu batzuen dinamismoari esker.”
Las Inquilinas de Netherfield blogeko erreseina
“Egia esateko, asko gustatu zitzaidan istorioa da. Elkarrizketa ikaragarriak ditu, oso burutsuak eta umore ukitu onekin. Pertsonaiak maitagarriak dira, oso ongi garatutako nortasunekin, haien artean dagoen kimika nabaritzeraino. Doinu atsegin eta maitakorrean, egileak berrogeialdian zehar bizi ziren unerik gogorrenen eta konfinamenduak izan dezakeen eraginaren gaineko hausnarketa egiten digu”.
Vitella Liber blogeko erreseina
“Komedia erromantiko eder eta oso entretenigarria da, pertsona askok bere burua bertan identifikaturik ikusi dezaketen harreman pertsonaletan sakonduz egileak, eta estilo oso dotorean gainera. Eleberrian zehar dabiltzan pertsonaiak, sakontasun eta izaera oso ezberdinekoak, bere bi protagonista nagusiak bereziki, pairatu dugun konfinamenduaren erdian haien barneko mundua erakusten dute, batzuetan zailak, besteetan dibertigarriak izan diren egoeretan.”
Amazonen erreseina