Londoneko Liburu Azoka dela eta 2019an International Trade Press Journalist saria irabazitako kazetari, hizlari eta argitalpen aholkulariak 2019/2020 denboraldirako argitalpen sektoreak edukiko dituen joerak azalduko ditu
Ostiral honetan, irailak 13, Bilboko Azkuna Zentroan, Publishing Perspectives-eko editore nagusiarekin argitalpen sektorearen gaur egungo egoera eta batere urrun ez dabilen etorkizunak dakarkiguna analizatzeko aukera edukiko dugu, Beatriz Celaya Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Presidenteorde eta ALT autores argitaletxeko editoreak moderatuko duen hitzaldian.
Horrela irekiko dugu Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDROren laguntzarekin antolatzen duen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren seigarren edizioa.
Ostegun honetan, irailak 12, egingo den prentsaurrekoan honakoak egongo dira ere: Eva Güell, Anagrama Argitaletxeko Marketing eta Negozio Digitaleko zuzendaria; José Ángel Mañas idazlea; Antonio Ortiz, Xataka aldizkari teknologikoko kazetaria; María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentea eta Beatriz Celaya, editorea eta Egilearen Jardunaldiaren antolatzailea.
PORTER ANDERSONI BURUZ
Porter Anderson (@Porter_Anderson) BA, MA, MFA, Londoneko Nazioarteko Liburu Azokako inaugurazio kazetari izendatu dute, azoka horretan 2019ko Nazioarteko Bikaintasun Sarietan ohorea alegia.
Aurretik CNN, CNN.com eta CNN International-en ibilia da ere, bai eta Village Voice, Dallas Times Herald, The Bookseller komunikabideetan ere, egun Frankfurt Book Fair New York-ek sortu eta gidatzen duen Publishing Perspectives-eko editore nagusia da.
PublishingPerspectives.com nazioarteko argitalpen industriarentzako eguneroko berriak jasotzeko komunikabidea da. Liburuaren mundu mailako negozioaren eta bere joeren eguneroko estalduraz gain, Andersonek eta aldizkariak Publishing Perspectives Hitzaldien urteroko serie bat antolatzen dute berrien sortzaileekin Frankfurteko Liburuaren Azokan, taldeak munduko liburu azokarik handienaren eguneroko aldizkari nagusia ekoiztuz ere.
Azken urtean, Andersonek nazioarteko argitalpenetan ekitaldien estaldura egin eta horiek programatu ditu, besteak beste Frankfurter Buchmesse-en eta bere Business Club-ean, New Delhin Editoreen Nazioarteko Elkartearen 32. Munduko Kongresuan, Readmagine Madrilen, StoryDrive Asia Singapurren, Londoneko Liburu Azokan, Berlineko Editoreen Foroan, BookExpo New York hirian, Emakumeen Fikzioaren Jaialdia Materan, PubTechConnect New York hirian, FutureBook Londonen, Taipeiko Liburuaren Azoka Taiwanen, Jerusaleneko Liburuaren Nazioarteko Foroa Israelen, Sharjah International Liburuaren Azokan, Abu Dhabiko Nazioarteko Liburu Azokan eta Sheikh Zayed Book Saria Arabiar Emirerri Batuetan, eta Nairobiko Editoreen Nazioarteko Elkartearen “Afrika handitua” Mintegian, azken honetan Publishing Perspectives komunikabideen kide izan baitzen.
Argitalpenen estalduraz gain, Andersonek diplomatiko moduan egin du lan ere Nazio Batuetan, Elikagaien Munduko Programaren mundu mailako egoitzan bidalia Erroman, eta INDEXeko komunikabideetan ekoizle exekutibo lanak egin ditu ere: bizitza hobetzeko diseinua, Danimarkako gobernuaren diseinu humanitarioari Saria, Bere Errege Gorentasun Frederik Danimarkako Printzearen babesa duen programa alegia.
Andersonen sorterria Charleston da, Hegoaldeko Carolina, Estatu Batuetako ekialdeko kostan.
Porter Andersonek Egilearen VI Jardunaldian egindako hizketaldiari gehiago jakiteko, hemen.