Literatura agentea eta nazioarteko eskubideen salmentan aditua izango da ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VI Jardunaldia ixteko arduraduna. Irailaren 13an, ostiralez, 17:45etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan hitzaldi/tailerra egingo da, egileek haien obrak argitaletxeetara nola iristarazteko aholkuak eskaintzeko hauei.
Horren baitan, egileek haien obraren ordezkaria edukitzearen garrantzia analizatuko da, obra argitaletxeetara, audioliburu plataformetara, zinema ekoizleetara eta abarretara iristeko.
Honi buruz
Bernat Fiolek (Palma, 1980) filologia ingelesa ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta 2001 urteaz geroztik literatura agentzietan egin du lan. 2008An SalmaiaLit sortu zuen, gazteleraz, katalanez eta euskaraz idazten duten egileak (Marta Orriols, Mikel Santiago, Harkaitz Cano, Laura Fernández, Eider Rodríguez, Neus Canyelles, Andrés Ibáñez, Luis Roso, Carlos Castán, Carmen Romero...) ordezkatzen dituen agentzia.
SalmaiaLit-ek beste argitaletxeetako itzulpen eskubideak ordezkatzen ditu ere, hala nola Blackie Books (Santiago Lorenzo), Club Editor (Eva Baltasar) edo Edicions del Periscopi (Joan Benesiu, Lana Bastasic). Bai eta Espainia eta Latinoamerikarako atzerriko argitaletxe eta agentzien eskubideak ere, hots Suhrkamp Verlag (Alemania), Thiele Verlag (Alemania), 2 Seas Agency (USA) edo Barbara J. Zitwer Agency (USA). Bezero hauen izenean ordezkatzen dituzten egileen artean, besteak beste honakoak daude: Hermann Hesse, Han Kang, Thomas Bernhard, Walter Benjamin, Theodor Adorno, Bertolt Brecht, Nicolas Barreau, Peter Handke, Riad Sattouf edo H.M. Enzensberger.
Bernat Fiol Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Edizio Masterretan gonbidatutako irakaslea da urte askotatik hona, horietan literatura agentziei eta liburu azokei buruzko saioak emanez.
Tailer honek Centro Español de Derechos Reprograficos (CEDRO) erakundearen babesa du eta Pedro Sánchez bere Bazkide Departamentuko Nagusiak minutu batzuk eskainiko dizkigu sortzaile izateagatik eratorritako ondare eskubideak babesten dituen kolektibo baten kide izatearen erabilgarritasuna, kasu CEDRO kolektiboa bera.
Tailerrean parte hartzea doakoa da, aurretik plaza erreserbatzeko ondoko helbidera idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. .
Egilearen VI Jardunaldiaren programa osoa kontsultatzeko, hemen.