Twitter bidez ere emango da #autor18 traolarekin

Aurreko edizioetan bezala, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren saioak jarraitzeko streaming aukera egokituko dugu gure web orrialdean

Halaber, gogorarazi nahi dugu Euskadiko Idazleen Elkartearen Twitter profiletik (@AEEEIE) zuzeneko emankizuna egingo dela. Elkarrizketa jarraitzeko traola honakoa izango da #autor18.

Topaketa datorren irailaren 13ko 19:30etan hasiko da Azkuna Zentroa kultura zentroko auditoriumean Fernando Aramburu eta Juan Cerezo Tusquets argitaletxeko zuzendariaren arteko elkarrizketa batekin. ‘Ustekabeko argitalpen arrakastak’ izenburua daraman solasaldi honen moderatzaileak María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea eta Roberto Herrero kazetari eta idazlea izango dira, azken hau Elkarteko kidea ere. Bertara sartzeko sarrera atera beharko da Azkuna Zentroko Infopuntuan.

Pedro Ugartek irailaren 14ko arratsaldean emango duen sormenezko idazketa tailerra amaitzean bukatuko da emanaldia.

Aurten ere, aurreko edizioetan gure kideen artean arreta gehien piztu duen saioa errepikatuko dugu.  Booktuber unea. Haien partaidetza konfirmatu duten idazleek hiru minutu edukiko dituzte haien obra jendartearen aurrean saltzeko.

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak argitalpen sektoreko topaketa profesionalen urteroko egutegia inauguratzen du eta aparteko gonbidatuak edukiko ditu, horietako batzuk atzerrikoak. Horretara Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa eta Euskadiko Argitaratzaile Gremioaren eta CEDROren laguntza ditugu.

Aurki, diseinatu dugun programazio zabala emango dugu aditzera.