Bertan parte hartzeko beharrezkoa da plaza gordetzea
Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) idazle eta kazetari bilbotarrak sormenezko idazketa formakuntza tailer bat emango du ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren hurrengo edizioan. Saioak ‘Ipuinaren mekanika’ izenburua darama eta 19:00etan hasiko da, datorren irailaren 14an Azkuna Zentroan (Bilbo).
Ordubetez arituko da Espainian argitaraturiko Libururik Hoberenari azken Setenil Saria irabazi zuenak, jarduera honen hiru aspektu gako azpimarratuz: istorioaren sorkuntza, liburuaren eraikuntza eta bere promozioa. Tailerrak atal praktiko bat edukiko du, bertatik parte hartzaile guztiek probetxua ateratzeko.
Formakuntza honetarako sarrera irekia eta doakoa da, baina beharrezkoa da plaza erreserbatzea, posta elektroniko bidez helbide honetara idatziz Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Pedro Ugarteren (Bilbo, 1963) literatura ibilbidea narratiba laburrari eskainita egon da. Los traficantes de palabras eta Manual para extranjeros liburuen ondoren La isla de Komodo, Guerras privadas (Kontakizun liburuen NH Saria), Mañana será otro día eta El mundo de los Cabezas Vacías (2011) etorri ziren. La expedición bildumak bere mikrokontakizun guztiak jasotzen ditu. Narratiba laburreko antologia ugaritan parte hartu du: 'Últimos narradores' (1993), 'Páginas Amarillas' (1997), 'Los cuentos que cuentan' (1998), 'Perturbaciones' (2009), 'Antología del microrrelato español' (2012), 'Mar de pirañas' (2012), 'Cuento español actual' (2013) eta 'Lejos de Troya' (2015). 2017an XIV Setenil Saria irabazi zuen Nuestra historia eleberriarekin, 2016an argitaratua Páginas de Espuma argitaletxe madrildarraren eskutik. Herralde sariaren finalista izan zen eta hainbat sari irabazi ditu, hots Nervión saria, Literaturako Euskadi Saria, Papeles de Zabalanda, Lengua de Trapo, Logroño eta Julio Camba Sariak. Bere eleberrietako batzuk italierara eta frantsesera itzuli dira, eta bere ipuinak euskarara, polonierara eta alemanierara.
Pedro Ugarte Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide da ere.