Idazle donostiarra POETIKAn parte hartuko duten zazpi poetetako bat da


Datorren ostiralean, apirilak 13, Eli Tolaretxipiren txanda izango da POETIKAn, euskarazko eta gaztelerazko poesia errezitalen hileroko zikloan alegia. Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du pasa den hilabetetik eta Koldo Mitxelena Kulturgunean (Donostia) egingo da azarora arte (uztailean eta abuztuan ezik). Ekitaldia 19:30etan hasiko da.

Tolaretxipik gazteleraz irakurriko ditu bere bertsoak eta gonbidatutako gainontzeko poetak bezala, literatura kritiko eta aditu batek lagunduko du, honek bere obra poetikoaren ezaugarri nagusien kritika labur bat eginez. Musikeneko musikari gazteek hainbat pieza joko dituzte errezitalean zehar.

Eli Tolaretxikik zera dio: Poesia idazten hasi nintzen barrutik bizi nuena ez zuelako kanpotik bizi nuenarekin ezer ikustekorik. Poema izango litzateke bi mundu horien arteko puntua, kanpoaldean dagoena pasatzen uzten duen zirrikitu bat ondoren hori nahastuz, hilez, berpiztuz eta kanporatuz, oso modu filtratuan, oso zukutuan… Zaratatik, topikotik, konplazentziatik, sentimendutik, didaktismotik urrun egoten saiatzen naiz, eta poemaren bizitzan garrantzitsua bakarrik dena filtratzen saiatzen naiz, ezin baita bere zentzutik bereizi.

Poeta ere den Olvido García Valdésentzako, Eli Tolaretxipiren poesiak abentura edo arrisku zirrara eragiten du… bere ezaugarririk bereziena naturaltasuna da agian, bitxikeriaren naturaltasuna.