Sariek artista eta sortzaileen lana 12 kategoriatan aitortzen dute
Fernando Marías da Madrilgo Komunitateko Kultura Sarietako bat irabazi duena, Literaturakoa zehazki, 12 alor ezberdinetan artista eta sortzaileen lana saritzen dituzten sarien artean.
Berarekin batera sariak jaso dituzten beste sortzaileak honakoak izan dira; Isabel Coixet zinemagilea (Zinema), Joan Manuel Serrat abeslaria (Musika), Morante de la Puebla toreroa (Tauromakia), Sybilla firma (Moda), Susi Sánchez (Antzerkia), Laura Morera (Dantza), La Ritirata (Musika Klasikoa), Elena Alonso (Arte Plastikoak), Miguel Trillo (Argazkilaritza), Abraham García (Gastronomia) eta Emilio Tuñón (Ondare Historiokoa).
Kultura Sariek Madrilgo errealitate soziokulturalean modu nabarmenean eragina izan duten intelektual eta artisten karrera eta obra aitortzen dute.
Urtero 18.000 euroko dotazioarekin, sari hauek ematen dituen epaimahaia honakoek osatzen dute aurtengo edizioan; Madrilgo Komunitateko Presidentea, Cristina Cifuentes; Kultura, Turismo eta Kirol kontseilaria, Jaime de los Santos; Ondare Kulturalaren zuzendari nagusia, Paloma Sobrini; eta Turismo zuzendari nagusia, Marta Blanco, Komunitateko beste karguen artean. Hautaketan alor ezberdin bakoitzeko 12 bokal adituk parte hartu dute ere.
Sari eta merezimenduen ematea, kultura sustatzeko eta alor ezberdinetako profesionalen ibilbide profesional eta artistikoa aitortzeko Gobernu erregionalak erabiltzen dituen mekanismoetako bat da.