Caligrama Sarietako bat jaso zuen bere intriga eleberria martxoaren 8an egongo da liburu dendetan
Pasa den irailean iragarri genuen moduan, Fernando García Pañedak Caligrama Sarietako bat irabazi zuen, zehazki ‘Talento’ kategorian Operación Black Death eleberriarekin. Sari hauek Penguin Random House Grupo Editorialek antolatzen ditu, izen ematen dien bere autoargitalpen zigiluko liburuentzako. Irabazleak Suma de Letras katalogoan sartzen dira, taldeko argitaletxe bat alegia, marketin arrazoiak direla eta aldaketa txikiak eginez.
Idazle bilbotarraren intriga eleberri berritua datorren martxoaren 8an plazaratuko da azal eta izenburu ezberdinekin. Irakurleak orain liburu dendetan bilatzeko Todos tus nombres izenburuagatik galdetu beharko du eta Javier Castilloren goraipamena daraman zinta bat edukiko du, sarien Epaimahaian egondako idazlea alegia eta bere bigarren lana salmenta zerrenden goi partean dagoena, Patria eleberriaren gainetik gainera.
Intriga istorioa gerraondoko Espainiaren markoan garatzen da eta bertan bi trama gurutzatu daude: bi bandoen arteko espioitza, lurralde neutral batean aurka eginez, eta artelanen kontrabandoa. Martín Inchauspe, artelanen kontrabandoaren harremana duen ospe zalantzagarria duen aristokrata bat, eta Monique de Bissy, nazietatik hies muga gurutzatu eta Martinen etxean babesten den erresistentzia belgiarreko aktibista bat dira bere pertsonaia nagusiak. Horien bitartez bi tramak nahastu egiten dira misterio, sekretu eta amodio istorio baten artean.
Hemen zati bat irakur daiteke.