República luminosa gizarte kronika da eta bertan egileak haurtzaroaren lañotasuna zalantzan jartzen du
Datorren ostegunean, otsailak 22, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan Andrés Barba (Madril, 1975) egongo da, María Eugenia Salaverri eleberriarekin XXXV Eleberriaren Herralde Saria irabazi ondoren ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango delarik. Liburuei eta irakurketari eskainitako espazio hau María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak moderatzen eta zuzentzen du eta bera izango da eleberria aurkezteko arduraduna, horren inguruan egile madrildarrarekin elkarrizketatuko delarik 19:00etatik aurrera.
Jatorri ezezaguneko eta bederatzi eta hamahiru urte bitarteko 32 umeren agertzeak San Cristóbaleko bizitza zeharo asaldatuko du, oihanaren eta ibaiaren artean kokaturik dagoen herrixka tropikala alegia. Hogei urteren ondoren, bere protagonistetako batek –gizarte gaietan espezialista den abokatu gazte bat- República luminosa idatziko du, gertakariekin, frogekin eta zurrumurruekin ehundutako gizarte kronika bat non agertzen den nola birformulatu behar izan zituen hiriak bere ordenaren eta biolentziaren ideiak, hiria bere egin zuten umeak hil arte eta haien komunitatearekin erresistentzia itzela frogatu ondoren.
República luminosa gai ugari jorratzen dituen metafora bat da: zibilizazioa eta basakeria, haurtzaro basatia, zibilizazio berri baten sorkuntza, bai eta aitatasuna ere. Gizartea uste bezain defendagarria den zalantza eragiten dio Barbak irakurleari, haurtzaroari dagokion balizko lañotasuna kolokan jarriz.
Natura oparoaren gaia eleberri honen giltzarria da ere. Beste zeinu nabarmenak bere beldur eta misterio ukituak dira, bere irakurketarekin urduritasuna eta antsietatea sortuz.
Andrés Barba, eleberrigilea, saiogilea eta itzultzailea, Granta aldizkari entzutetsuak gaztelerazko narratzaile gazteen artean hoberenetako moduan aukeratu du. Bere lanak sari ugari jaso ditu, 2001eko Herralde Sariko finalista izanik, eta ondorengo urteetan Nord-Sud saria, Torrente Ballester Saria, Juan March Saria eta Saiakeraren Anagrama saria jasoz.
Aurkezpenerako sarrera doakoa eta irekia da tokia bete arte. Sarrera tokian bertan jasotzen da (Infopuntua).
República luminosa eleberriaren lehen atala.