Bartzelonako egilea 2016 Gazte Literatura Nadal Saria izan zen
Datorren asteazkenean otsailak 14, Bilboko Azkuna Zentroa – Alhóndigako BBK Mediateka beste ‘Aurrez Aurre’ espazio literarioaren egoitza izango da. Orain dela zazpi urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen du. Honako honetan 19:00etatik aurrera Alejandro Palomas (Bartzeona, 1967) izango da gonbidatua. Egileak Un amor (Destino) aurkeztuko du, 2018 Nadal Saria lortu duen eleberria.
Amaliak, hiru seme alaba dituen ama nonahiko eta babesle batek gidatzen duen familia baten istorioa kontatzen du, eta seme alabak Silvia, Emma eta Fer. Una madre (2014) eta Un perro (2016) eleberrien ondoren, Un amor da berriro ere pertsonaia hau familia istorio baten motore den hirugarren eleberria. Bere urtebetetzea, Emma bere bigarren alabaren ezkontzaren egun berean da, eta familia osoak ezkontzaren ondoren landa etxe batetara joatea erabakitzen du bertan asteburua pasatzeko. Baina bezperako gauen zorigaiztoko kointzidentzia batek mapa familiarra apurtuko du.
Alejandro Palomasek kazetaritza, poesia eta itzulpena jorratu ditu fikziozko narratibarekin batera, sari garrantzitsuak irabaziz, hala nola FNAC Talentu Berria, eta Ciudad de Torrevieja Eleberri Sarian eta Primavera Sarian finalista postua lortuz. 2016an Gazte Literatura Sari Nazionala jaso zuen Un hijo eleberriarekin.
Aurkezpenerako sarrera doakoa eta librea da tokia bete arte. Infopuntuan jasotzen da.