Hitzaurrea Luis Mateo Díezek egin du
Julia Otxoak kontakizun laburren eta mikrokontakizun liburu bat plazaratu berri du Menoscuarto Argitaletxearekin Confesiones de una mosca izenburupean. Palentziako argitaletxearen katalogoko Reloj de arena bilduman aurkitu daiteke obra. Luis Mateo Díezek egin du hitzaurrea. Aurki Donostian eta Madrilen aurkeztuko da.
Luis Mateo Díezek hitzaurrean honakoa dio: «Julia Otxoak eskaintzen digun Confesiones de una mosca liburua aspalditik irakurri dudan proposamen narratibo aztoragarriena eta iradokitzaileena izan da et bertan kontakizunek, fabulek, bizitzea egokitu zaigun mundu inbasore honen dislokazioa eta harridura azpimarratzen dira. Julia Otxoaren berrogeita hamasei kontakizun hauetan ñabardura kafkiarra igarri daiteke, herentzia esperpentiko bat eta, horretaz gain, bere irudimen aberatsean, distira surrealistak eta umore satirikoa, absurduaren literaturara eraman arte, elkar gurutzaturiko tradizio narratibo batzuen iragazi anitzetan egin izan zen bezala eta egilearen idazkerari modernitate berritu bat emanez».
Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiar honen obra berriaren bi aurkezpen daude programaturik: martxoaren 17an Donostiako Zubieta liburu dendan eta martxoaren 21ean Madrilgo Rafael Alberti liburu dendan.
Menoscuarto Argitaletxeak argitaraturiko Julia Otxoaren beste obrak: Un extraño envío (2006) y Escena de familia con fantasma (2013). 2005ean La otra mirada antologia argitaratu zen, bertan sartua dagoelarik.