Ekitaldiak espainiar politikako, kazetaritzako, kulturako eta unibertsitateetako pertsonaia ospetsuak elkartzen ditu urtero

Nativel Preciado kazetari eta idazlearen ondoren, Fernando Savater da ‘España a Debate’ VI Foroan parte hartuko duen bigarrena, otsailean zehar ostegunero Tomares udalerri sevillarrean egiten den foroa alegia. Datorren otsailaren 8an, 20:00etatik aurrera, Rafael de León Udal Auditorioan filosofo eta idazle donostiarra egongo da, urtero politikako, kazetaritzako, kulturako edo unibertsitateko pertsonaia ospetsuak elkartzea lortzen duen topaketa honetan, Espainiaren iragana, oraina eta geroa ikertzeko.

Bertara joango direnek Ética para Amador (1991) best-selleraren egilea eta El jardín de las dudas (1993) eleberriarekin Planeta Sariaren finalista izandakoa entzuteko eta harekin buruz buru hitz egiteko aukera izango dute. Savaterek berrogeita hamar politika, literatura eta filosofia saiakera, narrazio eta antzezlan baino gehiago idatzi ditu, bai eta ehundaka artikulu espainiar zein atzerriko prentsan ere. Bere liburuetako batzuk 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira. 2017 amaieran Contra el separatismo (Ariel) plazaratu zuen, Kataluniako krisi separatista betean argitaratutako liburua eta bere hitz propioen arabera “laguntza deiadar” bat izan nahi duena. Berak panfleto deitzen du “ez baita tratatu bat ez eta ikerketa akademiko bat, ez besteen ikuspuntuen gezurtapen eruditu bat ere”. Hizkera zuzen eta soilarekin garatzen su Savaterek “berdin eta aske bizi nahi dutenentzako” idatzi duela dioen testu hau.    

Francisco Robles kazetariak moderatzen ditu zikloko saio guztiak. Sevillako ABC-n egunero zutabe bat plazaratzen du eta Herrera en COPE irratsaioko tertulian egon ohi da. Liburu ugari idatzi ditu ere. Horietako batekin II Solar de Samaniego Nazioarteko Eleberri Saria irabazi zuen.     

‘España a Debate’ VI Fororako sarrera irekia da tokia bete arte.    

(Argazkia http://www.tomares.es web orrialdetik hartua)