Bi egileek ‘Chejov vs. Shakespeare’ proiektuan parte hartu zuten
Bukaresten Espainiako Enbaxadak, Bukaresteko Cervantes Institutuak eta Humanitas argitaletxeak mahainguru bat antolatu dute biharko Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescuren artean. Solasaldia Lidia Bodeak moderatuko du, hots Humanitas Argitaletxeko zuzendari nagusia, eta 18:00etatik aurrera izango da Errumaniako hiriburuko Cervantes Institutuan.
Bi idazleek ‘Chejov vs. Shakespeare’ proiektuari amaiera eman zioten Donostia/San Sebastián Kulturaren Europako Hiriburua 2016ko ekitaldien baitan egindako ekimenean, euskal idazle eta munduko toki ezberdinetako idazleen artean eskutitz trukea izanik hura, horietan gaurkotasun gaiak eta gai pertsonalak jorratuz gatazkaren markoan kokaturik. Elkar banaturiko eskutitzak liburu ugaritan argitaraturik eman ziren aditzera, horien artean Etxenike eta Cartareskuk izandako korrespondentzia jasotzen zuen bat. Correspondencias Luisa Etxenike & Mircea Cǎrtǎrescu Erein argitaletxeko katalogoan aurkitu daiteke.