Mahainguruak bi argitaratzaile, literatura agente bat eta irakurle profesional bat elkartuko ditu

‘Liburu bat argitaratua izateko sekretuak’ da mahainguruaren izenburua eta Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) bi argitaratzaile (Juan CasamayorPáginas de Espumako argitaratzailea eta Gregori DolzAlrevés Editorialeko argitaratzailea); literatura agente bat (Berta Bruna); eta irakurle profesional bat (Nuria Ostariz) elkartuko ditu. Bernat Ruiz Domènech liburuaren digitalizazioan aholkulari aditua izango da moderatzailea.

Idazle askok presentzia handia dute sare sozialetan eta batzuetan irakurle komunitateak sortzea lortzen dute argitaletxeek egingo balute baino errazago. Baina egile berri baten lana argitaratzerako orduan beste faktore batzuk edukitzen dira kontutan.

Teknologiak eskaintzen duen informazioak irakurlearen profila hobeto ezagutzea dakar, bai eta liburuaren difusioa eta merkatuaren jokaera, beste aurrerapenen artean. Faktore guzti hauek ere kontutan izan behar dira katalogo baten jarraitasunari buruzko erabakiak hartzerako orduan.

Horri guztiari buruz arituko dira mahainguruan 17:15etatik aurrera datorren irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan.


Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du eta doakoa da, baina tokiak mugaturik daude. Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. epostaren bitartez ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiari buruzko edozein informazio zabaltzeko aukera dago.