Aro digitalean kultura komunikabide analogikoen bideragarritasuna analizatuko du mahainguruak

Angelu ezberdinetatik argitalpen sektorearen eraldaketaren gaia jorratzeaz gain eta horrek egileen sormen jarduerari nola eragiten dion, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) harremana duten beste gai batzuk aipatuko dira ere. Aro digitalean inprimaturiko kultura edukien etorkizunaren kasua da. Horri helduko dio ‘Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna’ izenburua daraman mahainguruak, 12:00etan izango delarik. César Coca (El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna), Winston Manrique (WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko kolaboratzailea) eta Guillermo Busutil (Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria). Concha Barrigós-ek (Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia) moderatuko du.

Idatzizko prentsa izan zen Interneten iristearekin bere burua kalteturik ikusi zuen edukizko lehen industrietako bat. Kulturan espezializaturiko komunikabideek bide beretik egin zuten eta, argitalpen sektorea bezalaxe, liburuek eta irakurketak eraldaketa bortitz bat sufritu dute, bir asmatzeko beharra sortuz, hein batean, egokitzeko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak bere onuran erabiltzeko. 

Sortzaile, ekoizle, kudeatzaile eta kultura industriako gainontzeko agente belaunaldi berriek berrikuntza gaitasun handia frogatzen ari dute ingurumen digitalekin bizikidetzan. Egoera horren aurrean, zein toki dute kultura eranskin tradizionalek eta literatura kritikan espezializatutako aldizkariek? Nola lehiatu komunikabide digital batzuei datxekien doakotasunarekin, berehalakotasunarekin, hipertestualitatearekin, multimedialitatearekin, elkareragitearekin eta eguneratze maiztasunarekin? Errentagarriak al dira kultura eranskinak komunikabideentzako ikuspuntu publiziotariotik?

Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan, datorren Egilearen Jardunaldira gerturatuko direnei proposatzen dizkiegun gai liluragarri honekin harremana duten galdera hauei eta beste batzuei erantzuna bilatzen saiatuko gara.

Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du eta doakoa da, baina tokiak mugaturik daude. Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. epostaren bitartez ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiari buruzko edozein informazio zabaltzeko aukera dago.