Lau adituk goraka doan formatu baten aspektu gakoen inguruan solastuko dira

Egileei zuzendurik, audientziak eta argitalpen marketing modu berriak sortzeari eskainitako hasierako hitzaldiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndiga, 2017/09/15), 11:00etatik aurrera ‘Audioliburua, irakurketa modu berri bat’ izenburua daraman mahaingurua egingo da. Bertan Pau Centellas (ADAL Espainiako Literatura Agentzien Elkarteko Presidentea), Iría Álvarez (Penguin Random House-n online negozioaren garapenerako eta Business inteliigence Zuzendaria) eta Maribel Riaza (Storytel-en Argitaletxeekin Harremanetarako Alorreko Arduraduna) egongo dira. Margarita Guerrero (Espainia eta Latinoamerikarako Bookwire-ko Zuzendaria) izango da moderatzailea.

Sektoreko aditu batzuek iragartzen zuten bezalaxe, audioliburuak urte honetan irakurleen aldetik harrera handien edukitzen ari duen formatua da. Horrek azaltzen du geroz eta gehiago izatea formatu honen alde egiten duten argitaletxeak, literatura agentziak, egileak, liburu dendak eta harpidetza zerbitzuak. Hispaniar hizkerako merkatuetan bere finkatzea joera azpimarragarria dirudi.

Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretora urbilduko direnek lehen eskutik ezagutuko dute datorren irailaren 15ean zer ekarri duen irakurketa gailu berrien agerpenak eta argitalpen formatu berriek, hala nola audioliburua, egileen kasuan eskubideen lagapen kontratuak egokitzeari dagokionez.

Goraka doan irakurketa modu berri hau inprimaturik eta digitalean egiten denari gehitu daitekeela eta enpresa kopuru geroz eta handiagoarentzat negozio bide berri bat ekarri dezakeela kontutan izanik, agerikoa da idazleei haien lanak zabaltzeko bide alternatibo bat eskaintzen diela.

Formatu honek irakurtzeko ohiturarik ez duten irakurleengan irakurketa nola sustatu dezakeen, zein neurritaraino dagoen Espainian merkatu potentziala beharrizan berezirik ez duten irakurleen artean, edo argitaletxeen katalogoetan gaur egun zer eskaintza dagoen, elkarrizketa gaietako batzuk izango dira.

Ekitaldia doakoa da, baina tokiak mugatuak dira. Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. epostaren bitartez ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiarekin harremana duen edozein informazio hedatzeko aukera dago.