Ramóm María del Valle-Inclánen jaiotzaren 150 urteurrenean, Valle-Inclán: XX mendeko Antzerki Berria izenburua daraman mahaingurua egingo da Donostian, abuztuaren 31 hitzaldi aretoan (Abuztuaren 31 kalea, 36). Hitzordua datorren ostegunean izango da, azaroak 17 19;30ean eta Gipuzkoako Ateneoak antolatzen du.
Juan Aguirre Sorondo (kazetaria) moderatzaile moduan arituko da eta hizlariak Kike Díaz de Rada (aktorea) eta Javier Gil Díez-Conde (dramagilea) izango dira.