Hugin e Munin argitaletxeak Daniel Barredoren 'El viaje a Budapest' eleberriaren galizierara egindako itzulpena argitara eman berri du. Idazleak azaldu bezala, "itzulpena Alejandro Tobar editorearen apustu pertsonalari esker egin da; eleberria gazteleraz irakurri zuen eta izugarri gustatu zitzaionez, galizieraz publikatzeko eskubideak eskuratzea erabaki zuen. Niretzat egundoko estimulua izan da, izan ere, bikain editatutako liburua baita, luxuzkoa, eta Galiziako prentsan aipamena egin didan Armando Requeixo bezalako idazle onekin eta irakurleekin oso modu onean kontaktatzeko aukera ematen dit”.

'El viaje a Budapest' eleberriak (gazteleraz Berenicek argitaratua) bere ametsei uko egin gabe bizitzeko helburua duen gazte baten bizitza kontatzen digu. Helburu hori lortzeko, maiz, emakume edadetuei bere gorputza alokatu egiten die, hipermerkatuetan lapurtzen du, gezurretan aritzen da edota xantaia erabiltzen du.

Gezurra badirudi ere, ‘balentria’ hauek ez dira irtenbide hedonistak: modu espektakularrean soilik funtzionatzen duten mezu limurtzaileetan oinarritzen den gizarte honek eskaintzen dituen irtenbide bakarrenetakoak dira, izan ere, jendarte honetan banakakoak oso zaila baitu bere garapena erabatekoa. Pertsonai nagusiak, nobela pikareskatik edota filma neorrealista batetik ateratako heroia dirudien pertsonaiak, etorkizun distiratsuan baino, langabeziaren ilaran edota zorte handiz lan-zabor batean euren burua ikusten duten gazteen amorrua eta itxaropena islatzen du.

Armando Requeixoren aipamena El Ideal Gallegon.

Daniel Barredoren inguruko informazio gehiago.